martes, 25 de diciembre de 2012

Turon de Neouville 3.035m. 2012-12-22


Turon de Neouville 3.035m.
MENDIKO ESKIA BERE OSOTASUNEAN




Col deTourmalet ezagunaren oinetan dagoen Bareges herrixkatik metro gutxitara irteten da Plateau de Lienz-era doan bidea. Bertako aparkaleku txikian ginen ostiral gauerako. Afaldu ta lotara.
Larunbat goizean bertatik abiatu ginen eguneko lehenengo argiekin batera. La Glere-ko aterpera bitarteko bidea bailaran barneratzen hasten da. Hasieran bidexka ez oso malkartsuetatik igaroaz. Bailaran barneratzen dijoan heinean aldapak ere gogortuz dijoaz. La Glere-ko aterpera iristerako 800 bat metrotako garaiera gainditu beharra dago, baina zailtasunek badute saria. Aterpera iritsi bezain pronto agertuko bait zaigu begien aurrean lehenengo mendiko laku ederra, guztiz izoztua. Hemendik tontorrera bitartean gainditu behar diren gainontzeko 700 bat metroetan beste hainbat mendiko laku ikusi eta gainetik gurutzatu ahalko ditugu.
Plateau de Lienz-etik tontorrera 1500m. garaiera gainditu beharra dago guztira baina emandako pauso bakoitzak merezi du inguru honek eskeintzen duen edertasunagatik. Paraje hauek Neouville-eko Erreserba Naturalaren barruan daude.



Plateau de Lienz-etik irteteko prest.


Bidexkan, hasierako maldak lehunak dira


Gerora gogortzen dijoaz eta "buelta-mariak" ugaritzen.


Inguruko tontorrak...


Paisaia izoztuak La Glere-ko aterpera bidean.


Izotza eta La Glere-ko aterpea.


La Glere-ko aterpea laku edo ibon baten gaineko muinoan dago kokatua.


 Hau segurua ote da?


Laku izoztuaren gainean.


Bidean...


Bidea aurkitzeko hegoalderuntz joan behar da.


Zorrotz...goruntz...


Bide egokian gaudela erakusten duen itoa lakuaren ertzean.


Atzean Pirineoak...zuri-zuri.


Zetak, zigi-zagan.


Izotzezko bideak.


Azken maldetan...


Goiko ertz horretatik doa tontorrerako bidea.


Tontorra, 3.035metro, atzekaldean Ordesa eta Tallon inguruak.


Tontorreko argazkia.


Orain dator festa...jaitsieran.


Gustora...


Disfrutatuz...


Goiko malda hauetan eskiatzea gozada bat da.


Earki...disfrutatzen...gozatzen...eskiatzen...


Berriro lakuak igarotzen, oraingoan beruntz.


Giratzeko puntuan...


Maldari begira...


Euforia keinuak...


Errekari jarraitzen dio bideak.


Pixkanaka pixkanaka beruntz goaz.


Gure aurretik zebiltzan frantsez batzuen arrastoei segika.


La Glere-ko aterpera gerturatzen.


La Glere-ko aterpea.


Aterperako maldak.


Jolasean...


Udan, aterpe inguruan, gazta eros daiteke.


Arratsaldeko eguzki argitan bailaran beruntz goaz.


Beruntz...


...nekea ageri da.


Azkenerako, bueltako bidea luze egiten da.


Ilargia ere ageri da goitik begira.



Hauxe zan ba dana, lagunak!


martes, 18 de diciembre de 2012

Pic de Gabedaille 2.264m


Pic de Gabedaille tontorrera saiakera mendiko eskiekin.
2012-12-15


Abenduak 14, ostirala. Lanak bukatu eta iluntze alderako bidean giñen. Somport-eko gaiñean lo egin eta hurrengo goizean Aspeko bailaran dagoen Pic de Gabedaille tontorra igotzea geneukan buruan. Eguraldiaren iragarpena eta aste guztian zehar izan genuen hegohaizea gure aurka genituen... Saiatu, saiatu giñen, baiña haizearen gogortasunak Espelunguereko lepoan buelta emanarazi zigun.
Nahiz eta tontorrik zapaldu ez, bailara berri bat ezagutzeak eta basoko bideak berak merezi izan zuten ahalegiña.




video



Hauxe zan ba dana, lagunak.

viernes, 7 de diciembre de 2012

Espelunciecha, ekialdeko korredorea eskiekin. 2012-12-6




Zain geunden eta iritsi da. Eta gogoz gaiñera. Beraz ezin geldirik egon. Lagunari deitu ta ospa.
Oraingoan hirukotea joan gara Formigaleko eski estazio ingurura. Asmo garbirik gabe, iristean ikusi eta erabaki. Haize asko ibili da elurra mugitzen, goiak elur oso gutxirekin daude eta zulo eta sakontasun guztietan elurra pilatua dago. Haizeak ere izotz plakak sortu ditu eta elur-jausi arriskua 3 eta 4 artekoa da.
Gauzak horrela, ezagutzen dugun ingurura jo dugu; Arrolleras, Vertice, Anayet, Espelunciecha......
Azkenean, Espelunciecha (2.396m ) tontorraren inguruan egin degu bira. Anayeteko ibonetatik igo eta ipar-ekialdeko kanaletik jeitsi gara. Egun polita, lasaia.





Aurreneko emozioak...... 





eta sentsazioak.





 Goikaldean elurra haizeak eraman du.





 Azken pala lepora.





 Nola ote dao kanaleko elurra?????








 





Han goian kanala.


Berantza.....bueltako bidea.





Bailaran bera.


Akabo.


Ta, hauxe zan ba dana lagunak.