lunes, 23 de diciembre de 2013

Pic Casterau & Pic Paradis



Mendiko eskia Astun inguruko bailaretan.

2013ko abenduak 21.
Ibilbide zirkularra Casterau eta Paradis tontorren inguruan.





Larunbatean goizean goiz jeiki ta haruntza abiatu gara, Astun aldera. Ostiral goizaldera elur pixka bat egingo zuela iragarria zuten eta horren esperantzan.
Astun-eko eski estaziotik haratago milaka aukera eskaintzen dituzten bailarak aurkitzen dira, haraino igotzeko ahalegina egiten dutenentzat soilik gordeak.






                      



Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!!



martes, 17 de diciembre de 2013

Val d`Aran



Val d`Aran

 Mendiko eskia Aran bailaran.

2013ko abenduaren 5etik 8ra.


Cap del Muntanyo d`Arreu-rako bidean Tuc de Llanca-ra begira.


Abenduan, herriko jaiak baliatuz, mendiko eskiko denboraldiari hasiera emateko aukera izan dugu.
Horretarako Aran Bailarara jo dugu, elur kondizio onenen bila. Zenbait zeharkaldi egin ditugu inguruko mendietara, denboraldiari neurria hartzen joateko eta aurreneko irristaden sentzazioez gozatzeko.


Baciver mendiko tontorra, 2.644 metro. Lehen sentzazioak...


Tuc de Marimanha alderantz.


Eguzkirantz...


Eguzkia, arrastoa, elur bikaina...sentzazio onak.


Eskiak oinetan leporaino igo daiteke, hortik tontorrera oinez igo behar da ertza.


Lepora igotzeko azken ahaleginetan.


Tontorrerako ertzean elur kondizioak ezin obeak dira eta lasai lasai goruntz goaz.


Kontuz, atentzioa jarriaz sentzazioetan...


Tuc de Marimanha, 2.682 metro.


Igoera bikain baten osteko saria, jeitsiera.


Nork bere bidea urratuz...


...sentzazioak irrakurriz...


...bagoaz beste norabait.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!






lunes, 11 de noviembre de 2013

Skimetraje 2013



Skimetraje 2013

Iruñea
Euskal Herria

Azaroaren 20tik 23ra Iruñean ospatuko da Pirineoetan grabaturiko ski eta snow-eko film laburren II. jaialdia.



Zain gauden bitartean elur gosea asetzen lagunduko digu.



Animatzen altzeate???

Informazio gehiago nahi izanez gero, beraien web gunean duzue eskuragarri.

Klikatu hemen:  skimetraje



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!






lunes, 16 de septiembre de 2013

Peñartea edo Aitzertea.




2013ko irailak 15.

Nafarroan eskalatzen,
Peñartea edota Aitzertea.



 Peñartea, Aitzertea edo eta batzuentzat "El Carrascal". Hiru deitura leku berarentzat. Azken izen hau inguruan dagoen harrobiarena da zehazki, eta ez eskalada eskolarena. Alaitz-eko mendi-zerran kokaturik, Iruñatik kilometro gutxitara, kostaldean euria dugunean eskalatzeko aukera eskeintzen duen ingurunea da.
Zailtasun ertaineko bide ugari ditu eskola honek, gehienak 5. eta 6. mailakoak kimiko eta paraboltekin oso ongi hornituak. Gu, Plaka izenarekin esagutzen den sektorean jardun ginen. Borobiletan bilduta agertzen dira igo genituen bideak.


Igo genituen bideak , 5+ zailtasunekoak izango dira gure ustez.





Ta, hauxe zan ba dana lagunak !!!





lunes, 9 de septiembre de 2013

Ball d'Estos



2013ko abuztuak 8an.

B.T.T.

Estos bailaran barrena mendi bizikletaz.




Abuztuko oporretan, Benaske inguruetan igaro genituen egunetan, bizikletan eginiko zeharkaldietako bat aukeratzekotan, Estos-eko aterpera egin genuen igoera izango litzateke.
Ez bere zailtasunarengatik, ez eta bere luzeragatik ere, baina bai bailara horrek duen edertasunagaitik. Bidea ibilbide guztian aho zabalik geratzeko moduko lekuetatik igarotzen da. Erreka bazterrak, baso ikusgarriak, zelaiak... ikuspegi ezin hobeak bata bestearen atzetik datoz.


  Bidearen lehen kilometroak...


Laister batean basoan barrena doa bidea.


Inguruko tontorretan oraindik elurra badela ikusten da... lastima argazkia desenfokatua dagoela.


Eguerdiko beroari ihes egiteko leku paregabeak daude bailara honetan.


Tartean malda gogorrak badaude ere, bide guztia bizikleta gainean igo daiteke.


Lehen kilometroetan pista zabal bat dena, aurrerago metro batera mugatzen den bidean bilakatzen da.


Bixita bat edo bi... merezi dituen bailara dugu Estos-eko hau.


Pedal kolpe batzuren ostean... Estos-eko aterpean gara konturatzerako.


Estos-eko aterpea.


Itzulera igoerako bide beretik egiten da.


Danak emanda maldan bera... igoera baino errazagoa egiten zaigu jeitsiera.


Ziur berriz ere itzuliko garela.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!





lunes, 19 de agosto de 2013

Aguja del Portalet




2013ko abuztuak 15.

Portaleteko orratza.

5b+
105 metro.




Egun batzuk lehenago Benaske inguruetan ibili ginen eskalatzen, Cerler-eko eski estaziora bidean dagoen sektore batean. Torres de Marfil izeneko paretean jardun ginen. Eskalatu genuen bideak " No te tires que hay cristales" izena du, IV+ eta V+ zailatasuna duena. Guztira 70 metroko luzerarekin eta semi-ekipatua. Gustora jarriko genituzke jarraian eskalada honetako argazkiak baina zoritxarrez argazki kamera hartu genuenean ez ginen jabetu bateriarik ez zuela... 


 Puntu gorriz igo genuen bidea, oso erakargarria.


Indarrak berrituta eta bateriak goraino beteta, Tenako bailararen goikaldean dagoen Portaleteko mendatera jo genuen. Lehenagotik begiz jota genuen bide hau eskalatzeko asmo argiaz. Aguja del Portalet edo hobekiago esanda Portaleteko Orratza, 105 metrotako bidea da, 5b+ zailtasunekoa. Oso ondo ekipatua dagoela esan beharra dago.  





Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!

lunes, 5 de agosto de 2013

Ezkaurre




Ezkaurre Mendia 2.046 metro.

2013ko  uztailaren 26a.

Ipar-Ekialdeko ertza.
( 6 edo 7 ordu, dif IV, 943 metroko desnibela eta guztira 6.400 metro itzulia.)



 Ipar ekialdeko ertzerako bidean, autotik 30/40 minutuko ibilaldia dago.

Jai egun batzuk hartuz, uztailaren 25an Zuriza aldera jo genuen, Argibielako mendatera. Bertan lo egin ostean uztailaren 26an, ostiralez, Ezkaurreko Ipar Ekialdeko ertza eskalatu genuen. Ez da zailtasun handiko ertza, baiña bai luzea eta argi ibili beharrekoa, pasarte bat baiño gehiagotan amildegi bikainak bait ditu. Bidearen zatirik nagusiena "ensamble" moduan egin genuen, aurkitzen genituen iltzeetan aseguratuz edo friend eta fisureroak erabiliz. Gehien zutitzen den zatian, 50 bat metroko luze bat ere egin genuen, txapa pare batekin montatutako reunio batetik. Ondoren, 20 metro inguruko rapela. Hemendik aurrerakoa II. eta III. mailako igoera tontorreraino doazen maldak zapaldu arte.


Bidea zabaldu zutenen materialak hor dirau oraindik.


Hasierako zatian...


Dena ondo hortik???


Ikeragarrizko begiralekua da Zuriza alderuntz...


Ez ditu pasarte zailak, baina bai argi ibili beharrekoak "ensamblen" joan ezkero.


Egun bikainarekin ezin ingurura begiratzeari utzi.


Bidearen erdi aldera pasarte hau gurutzatu beharra dago.


Besoen ordez hegoak banitu...


Derrigorrez egin beharreko  20 bat metroko rapela.


Azken zatiko igoerak, III. mailako pasarte batzuekin.


Tontorrerainoko azken zatiaren aurrean.


Aldapa malkartsuetan bukaerara bidean.


Kosta zaigu, baina azkenean...


...mendia gure oinetan.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!




lunes, 1 de julio de 2013

Pic d'Estaragne.





2013ko ekainak 30


Mendiko eskia.
Pic d'Estaragne 3.006 metroko mendia Lac d'Oredonetik abiatuta.





Neouvielle mendian izan ginenean, orain hamabost egun, denboraldi honetako azken zeharkaldia oraindik iristear zegoela ikusi genuen. Garai hauetarako, gehientsuenak, mendiko eskiak ondo gordeta dituzte baina guk aurtengo denboraldia luzatzeko aukera baliatu dugu.
Orendongo lakua ia 1.900 metroko altueran dago eta bertaraino autoz igo daitekeenez, oraindik elurra gordetzen duten, 3.000 metroko hainbat mendi igotzeko irteera puntu paregabea da, udaberri oro bixitatu beharrekoa. 
2012ko abenduan hasitako denboraldiari 2013ko ekainean eman diogu amaiera, San Nikolasetaik San Pedroetara, jaietatik jaietara, zazpi hilabeteko elurtaldia, bai hoixe.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!