domingo, 8 de enero de 2012

Memorial Antxon Bandres (Arette) Kronoeskalada

Gaur izan dugu denboraldiko lehen lasterketa, Arette-n, beraz atzo arratsaldean furgoneta hartu eta Arette aldera abiatu giñen, hemendik eguraldi ederrarekin abiatu giñen, baña belaguako La Pierre de San Martin igotzen hasi giñenean Aretteko eski estaziora joateko dena lainotzen hasi zitzaigun, eta pixkat beldurtu giñen, gaur goizean ea ze eguraldi izango genuen...
Arettera iritxi eta dorsala hartzera joan giñen, eta han zebiltzan "makina" guztiak, eta gu tartean. Dorsala hartu eta kafetegian pixka bat egon ondoren afaltzera joan giñen. Makarroi batzuk afaldu ondoren lotara, sakua goraño itxita hotzik ez pasatzeko.
Goizean jeiki eta hotz egiten zuen, beraz bixi bixi arropak jantzi, gozaldu eta materiala pestatu ondoren irteera lekura gerturatu giñen, sobran denbora askorik ez genuela, (beti bezala). Irteera lekuan jarri eta 5 minutura irteera eman zuten, eta han abiatu giñen, bakoitza bere erritmora, Kale aurretik, Eneko bigarren postuan eta Troya hirugarrenean, baña aurreko biak beti begi bixtan zituelarik.
Lasterketan 5,5 km-tan 600metro igo behar genituen, beraz ez zen oso gogorra, baño batzuei bastante gogorra egin zitzaien. Bidea pistetan barrena egin genuen, polita zen eta bukaeran jendea animatzen geneukan, eta haien artean Unai geneukan, eta uraxe izan zen sufrimentuaren amaiera.

Sailkapena:
1: Eneko: 0:58:13
2: Kale: 0:59:26
3: Troya: 1:03:12

Taldeko beste hiru lagunak (Unai, Jaio, eta Egoitz) ez ziren animatu parte hartzera, baña seguru hurrengo lasterketetan, bertan izango direla dena ematen.



















No hay comentarios:

Publicar un comentario