Udarako oporrak prestatzen ari ginela, hau egin edo hara jun... liburu bat iritsi zen gure eskuetara. Ez genuen ibilbide hau ezagutzen ta segituan interesa sortu zitzaigun. Europan barrena... 4 herrialde ezberdin... 1.000 kilometro ta piku... ibilbide erraza... landa eremuak... hiri interesgarriak... zerbeza earra...
Arrazoi asko, edo gehiegi, kasu ez egiteko. Nola ba pasatzen utzi aukera hau.
Ta halaxe, konturatzerako bizikletak enpaketatuak genituen.
Uztaila bukaerako hegazkin txartelak erosi ta Stuttgartera salto batean Bilbotik. Han aireportuan bertan bizikletak montatu ta metroa hartuta tren geltokira. Ordu ta hiru laurdenetan, transbordo bat tarteko, Donaueschingenen ginen, sekula entzun gabeko herri txiki hartan. Zergatik han? Bertako lurzorutik datorren surgentzi batetik jaiotzen delako nonbait Danubio ibaia. Gure bidaiaren ardatz nagusia.
Bidaiak 1.400 kilometrotan Danubio ibaia jarraitzen du haran eta bailara ezberdinak elkarrekin lotuz. Lautada bakarti eta amaiteziñak, herri txikiak, artasoro galantak, Regensburg, Passau, Linz, Viena edota Bratislava bezelako hiriak eta guneak zeharkatzen ditu Danubio ibaiak. Bidaia Alemaniko herri txiki batean hasi dugu eta Budapesten, Hungriako hiriburuan amaitu, hamazazpi egun beranduago.
hauxe zan ba dana, lagunak.
hauxe zan ba dana, lagunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario