Tuc de Vaciver 2.644 metro.
Gabon hauetan herrialde Katalanetan dagoen Aran bailarara gerturatu gara. Negu hasieran ondo elurtuta izaten den bailara da hau eta aukera ugari eskaintzen ditu mendiko eskiko ibilbide ederrak burutzeko. Guk ez dugu aukera galtzen utzi nahi izan eta urtea ongi bukatzeko ahaleginetan jardun gara. Bailaran klasiko diren tontorretako batuk zapaldu ditugu eta laister izen haundiagoa izango duen mendiko eskiko lasterketa batean ere parte hartzeko aukera izan dugu.
Jarraian doazen argazkiak, abenduaren 27an, Tuc de Vaciver (2644m) mendira egindako igoerarenak dira. Hasiera batean Tuc de Rosari eta Tuc de Vaciver mendiak igotzea genituen helburu, baina, haizeak goikaldean elurrak eramanak zituela ikustean norabidea zuzendu eta azken mendi honetara soilik igo ginen.
Kale eta Jaio Bakeirako Orri aparkalekutik abiatu eta aurreneko maldak igotzen.
Bidea hasieran baso artetik doa.
Eguzkia goiza berotzeko.
Eskubian Tuc de Rosari, haizeak elurra eraman duenez Tuc de Vaciver aldera goaz.
Arrastoa irekitzen.
Bidean...
Tuc de Vaciver-eko bidearekin lotzeko zeharkaldia.
Tontorrera iristen frantses batzuen aurretik.
Tontorreko argazkia, Kale, Egoitz ta Jaio.
Tontorreko jaitsiera. Argazkiaren goikaldean igoerako arrastoak ageri dira.
Jaio tontorreko palaren jaitsieran.
Jaio.
Orriko aparkalekura bitarteko azken maldak jaisten.
Ta, hauxe zan ba dana lagunak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario