Tuc de Parros 2.727metro
2012-12-31
Urteko azken egunerako, bailarako mendi klasiko bat aukeratu dugu. Tuc de Parros. Irteera Bakeirako Pla de Beret aparkalekutik egiten da Montgarriko aterpe aldera. Bertara iritsi aurretik ezkerreruntz jo behar da bailaran gora egiteko. Hemendik aurrera, bailara barruraino jarraituz eta eskubialdera irekitzen den Parroseko zirkualdera joz, hertza gainditzen da tontorra irabaziz. Jeitsiera, tontorretik erortzen den hertz txiki bat jarraituz egin genuen, bertatik hego-ekialdeko malda eskiatu ahal izan genuen Estanh Nere de Parros izeneko lakuraino. Hemendik gain baterainoko igoera txiki bat eginda bailaraino jeitsi ginen. Eta bailaran, hasierako bidea jarraitu beharrean Cap des Crosos tontorrera egin genuen, beste aldetik zuzenean Bakeirako Pla de Bereteko aparkalekura jeisteko.
|
Ia kale!!!! Zertan hayaiz???
|
|
Montgarri aldetik zakur lerak datoz.
|
|
Basotik bailaran barrura goaz.
|
Bailara bukaeran eskubita jo behar da Parroseko zirkua irekitzen den aldera, hertza irabazteko.
|
Hertza igotzen.
|
|
Une batzuetan ondo zorrozten da.
|
Jarraitu genuen bidearen pasarte bat.
Jeitsiera aurreko arista horretatik egin genuen.
|
Tontorrera iristen.
|
|
Kale gailurrean.
|
|
Egoitz gurutzean
. |
|
Biok tontorrean.
|
|
Hego ekialdeko maldaruntz doan aristaren hasiera.
|
|
Jeitsieran.
|
|
Kale.
|
|
Goian bi tipo begira, zalantzan...
|
|
...azkenean igotako bidetik jeitsi ziren.
|
|
Hego ekialdeko maldan.
|
|
Earrrraaaaaaaaaaaa.....
|
|
Zoooooommmmmm......
|
|
zoooooommmmmm......plusss....
|
|
Handik gatoz......earra jeitsiera.
|
|
Igoera txiki bat egin ostean berriz beruntz...
|
|
...bailararaino.
|
|
Bailarara iristen.
|
|
Eguneko azken igoera.
|
|
Urrutian erdi erdian ikusten den tontorra da Tuc de Parros eta eskubiko tontor hau berriz Cap des Crosos.
|
|
Kale eguneko azken jeitsierarako prest...
|
|
...zuzenean Bakeirako Pla de Beret aparkalekura iristeko.
Hauxe zan ba dana, lagunak! |
No hay comentarios:
Publicar un comentario