NAFARROA vs LAPONIA
Azken egunotan izandako eguraldia kontutan izanda, etxe inguruko mendietan gozatzeko asmoarekin Nafarroa aldera jo genuen. Adi mendian eskiatzea genuen buruan, mendi hau Aldude eta Erroibarreko haranen gainean dago, Iruñea eta Baigorri lotzen dituen errepidean, Eugiko herritik oso gertu, Kintoak bezala ezagutzen den zonaldean.
Ostiral gauean Eugiko herrian ginen lotan. Larunbat goizean jeiki eta Urkiagako mendateko errepideruntz abiatu ginen. Bidean elurra errepidetik kentzen zebilen kamioiko gidariarekin hitz egiteko aukera izan genuen eta mendateko errepidea itxita zegoela jakinarazi zigun. Orduan sortu zen gure zalantza: bere esanei kasu egin edota autokarabanarekin Urkiagako mendateruntz igotzen saiatu....
Errepidearen egoera ikusita, kamioiak lanak zituen elurra bertatik kentzen eta foralen isunik jasotzea ere ez dugulako gustoko, Urkiagako mendatearen hasieran aparkatu eta bertatik oinez abiatzea erabaki genuen. 6 kilometro eta erdi Urkiagako mendatera oinez, handik Adi mendira eta bukatzeko berriz Urkiagatik 6 kilometro eta erdiko bidea autokarabanaraino bueltatzeko.
Egun luzea, hotza eta ederra.
Artesiagako eta Urkiagako mendateen bidegurutzean, irteera puntuan.
Dena prest ?
Goazen ba...
Non gabiltza ??? Nafarroan ????
Edota Laponiako basoetan ????
Urkiagako mendatea.
Ehiztarien borda Urkiagako basoan.
Urkiagako basoa.
Negu gordina aurtengoa nafarroan.
Norabidea asmatzen ere lanak ditugu, noruntz ote da ?
Metro batetik gora pilatutako elurrak esola ia ezkutatu du.
Basoko erreferentzia bakarra pista hau da.
Edota esola hau.
Hala Laponia Nafarra?
Bidea irekitzen...
...nahiko lan
.Basoko babesetik irtetean, hotzaz gain, haizea dator egoera gogortzera.
Urkiagako basoa.
Negu gordina aurtengoa nafarroan.
Norabidea asmatzen ere lanak ditugu, noruntz ote da ?
Metro batetik gora pilatutako elurrak esola ia ezkutatu du.
Basoko erreferentzia bakarra pista hau da.
Edota esola hau.
Nafarroa Laponiarra?
Bidea irekitzen...
...nahiko lan
.Basoko babesetik irtetean, hotzaz gain, haizea dator egoera gogortzera.
Tontorrera dijoan azken maldan gaude...
...baina hotzak eta haizeak buelta ematera gonbidatzen gaituzte.
Basoan hotzak jarraitzen du baina haizea goran geratu da.
Slalom zuhaitz artean.
Autopista...
Urkiagako pagadia.
Pistan, Urkiagako mendaterako bidean.
Laino artean beheruntz goaz...
...gozatuz...
...Urkiagako mendatera iritsi arte.
Orain, mendatea beheraino jeitsi behar dugu, sei kilometro eta erdi...
...autokarabana Artesiagako mendaterako bidegurutzean utzi bait dugu.
Eugiko herria eta urtegia elurpean.
Ta hauxe zan ba dana, lagunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario