2013ko Otsailak 16 eta 17
Izaba
Aspaldiko urteetako elurte haundienak lagunduta ospatu zen Nafar Pirineoetan Antxon Bandres zenaren omenez egiten den mendiko eskiko lasterketa. Arette-eko eski estaziotik irten eta Ani mendiaren gailurrari bira ematea zen antolatzaileen aurreneko asmoa baina elur maila ikusita, lasterketa Izaban bertan burutzeko erabakia hartu zuten.
Asolazeko kanpinetik irten eta Txamantxoiaren gailurraren artean atondu zuten ibilbidea. Igoera potentea eta jeitsiera oso teknikoa.
Gure taldetik bost lagun animatu ginen parte hartzera. Merezi izan zuen, ibilbide ederra eta giro ezin hobea izan bait genuen asteburu guzian. Argazkiak larunbateko lasterketakoak dira soilik.
Irten aurretik Asolaze kanpinera eramango gintuen autobusaren zain.
Autobusean...
...anabasa.
Irteera puntuan, jendea urduri.
Aurreneko aldapak...joan dira urduritasunak.
Basoa gaindituta, Txamantxoiaren tontorrerantz.
Lasterkariak...
...topera.
12. dorsalarekin, Balen Tolosa.
Egurrian !!
Tontorrerako azken maldetan.
Bata bestearen atzetik...
...aurrekoari jarraika.
Unai Aizpurua.
Beste lasterkari batzuk.
Jeitsiera teknikoa, goikaldean izotza eta bekaldean basoan bide oso istuak
Goiko kontrol gunea.
Jeitsierako lehendabiziko metroak.
Kale jeitsieran, farrez.
Basoko bidexka.
Azken hiru kilometroak pistatik Asolaze kanpinera iritsi aurretik.
Eskiak bizkarrean jarri eta azken metroak oinez egiteko prestatzen.
Jaio eta Egoitz (kamera atzean) helmugaratzen.
Hauxe zaan ba dana, lagunak!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario