lunes, 11 de marzo de 2013

Madamete 2.657 metro


2013ko Martxoak 2
Madamete 2.657 metro.


Aygues Cluses-eko bailaratik igoaz eta Pountou-ko bailaratik jeitsiz.


Tourmalet inguruan gara berriro, Bareges-eko eski estazioko Tourmaboup izeneko aparkalekuan.
Madamete mendira igo nahi dugu eta horretarako aukeratu dugun bidea Aygues Cluses-eko bailaratik barrena doa. Inguru nahiko bakartia da, tontorrera igo arte ez dugu elur gainean inoren arrastorik aurkitu ez eta inor ikusi ere. Itzulerako bidea Pountou-ko lakura jeitsiz egin dugu, hau da jendeak Madamete mendira igotzeko gehien erabiltzen duen bidean.
Eguraldi bikaina eta elur hauts obeagoa izan ditugu bidelagun, denbora luzean gogoan izango dugu egun hau.



Bareges-eko eski estaziotik abiatu eta lehenengo maldak.


Aygues Cluses-eko bailararen sarreran.


Eguraldia lagun, gustora.


Aurrerago bailara zabaldu egiten da, Madamete mendia aurkitzeko ordua da.


Aurrerago eskubialdetik bere tontorra erakutsiko digu.


Madamete. Ezkerreko lepotik igoko ditugu azken maldak.


Madameteko lepoa, atzean eskubialdean Neouville.


Azken metroak tontorrera, guztira 1.200 metroko desnibel positiboa gainditu dugu.


Eguzkia dugu baina tontorrean haizea gogor dabil, beraz berantza goaz lehen bait len.


Lehen maldak...bagoazzzz!!!!!!


Eguerdiko eguzkiak elurra urtu eta pisutsuagoa egiten du...


...baina gozatzeko moduan dago.


Ez dago aitzakiarik.


Ieeeepaaaaaa !!!!!!!!


Eman Jaio !!!!!


Segi, ezker eskubi !!!!!


Tartean maldatxo bat igo behar dugu jeisten jarraitu ahal izateko.


Pirineoak edo paradisua ?


Azken maldak...


...Tournaboup-eko aparkalekura iristeko.
Jendea ibili da hemen gure aurretik.


Hurrengo egunean bagenuenez zer ospatu...


...afaltzera. Luju txiki bat.


Bareges-eko "La Couquelle" ostatua.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak.



1 comentario: