2.013ko martxoak 24
Foratula Okzidentala 2.548 metro.
Pantikosatik irtenda egin genuen ibilbidea. Gorriz igoerako bidea eta urdinez jetsierakoa. Hiruki horian elur jauzi arriskua altua denean zeharkatzea komeni ez den zatia.
( Argazkia "La meteo que viene"-ko Jorge GªDihinx-ena da )
Atzo Brazato mendiaren inguruan ibili ostean gaurko ere Pantikosa inguruko beste mendi bat aukeratu dugu. Foratula mendiaren tontor okzidentala hain zuzen ere. Igoera nahiko maldatsua eta zuzena du baina benetan zuzenena jaitsierako aukeratu genuen bidea da.
Lehenengo zatia atzoko bera da. GR-11 bidea hemendik doa Brazatoko lakuetara.
Gaur eguna eguzkitsua dator...
Hiru argazki batean...hhuuummm...ez dira ondo elkartu.
Bidea zuzen doa gorantz, hasierako zatian ez du deskantsu askorik.
Bidean jendea ibili da eta urratsa oso ondo zapaldua dago.
Ibilbideko zatirik arriskutsuena, elur jauzi arriskua altua denean argi hemen.
Segurtasun tartea utziz alkarren artean eta batak bestea zainduz beti.
Bapatean goi bailara hau zabaltzen zaigu begien aurrean, Foratulaseko hotzkailua deitzen diote.
Goikaldean ezkerraldetik irtengo gara.
Igoera malkartsua da, baina sakon zapaldutako urratsa dagoenez ongi goaz.
Foratulaseko hozkailutik irten eta bere bizkar gainera igoko gara.
Foratula Orientalaren tontorrean ikerragarrizko jendetza dago...
...beraz gu Foratula Okzidentalera goaz, guretzat bakarrik nahi dugu tontorra.
Tontorreruntz...
Goikaldean harriak ageri dira...
Azken metroak...eta tontorra.
Tontorreraino eskiak kendu gabe...egia esan harri batzuk zapaldu nituen.
Jaio tontorrean.
Biok tontorrean ateratako argazkian.
Harriak saiesteko lehen metroak eskiak bizkarrean hartuta jeitsi genituen.
Festa hasi da...
...gaur bai...
...eguraldia lagun dugula...
...Pirineotako powderraren bila.
Powder famosua...elur hautsa.
Bezperako jeitsierarekin alderatuta gaurkoa mundiala da.
...gozatuz...
...mundiala...
Bukatzeko, basotik Pantikosa arterako zatia jeistea geratzen zaigu.
Hauxe zan ba dena, lagunak!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario