2013ko martxoak 31.
Zirkularra Astunetik,
Casterau eta Paradis mendiak inguratuz.
Gorriz igoerak eta urdinez jeitsierak.
Argazkia Lameteo-ko Jorge Gª Dihinx-ena da.
Ibilbidearen beste argazki bat, kasu honetan airetik eta frantzi aldetik hartua dago.
Argazki hau ere La meteo-ko Jorge Gª Dihinx-ena da.
Egun hauetan ekuazioaren erdia genuen, jai egunak alegia. Beste erdia ez da gure eskuetan izaten. Ekaitzaren osteko barealdia bezala, hainbat ekaitzen atzetik igandean egun eguzkitsua izan genuen. Beraz, ekuazioa osatu zen.
Aspaldian genuen buruan bueltaka, Astun-eko eski estaziotik haratago dauden bailaretara salto egitea. Sarritan Pic des Moines-eko lepora heltzean beste aldera erortzen diren maldak begiratzen genituen bertatik jeisteko gogoz, baina bat zela edo bestea zela ez genuen pausoa ematen.
Orain badakigu haratago zer dagoen; mendiko eskiaren paradisua.
Col des Moines-era bidean atzera begiratu bat, lainoak ezkutatzen du Astun-eko eski estazioa.
Egun honetan gainditu beharko dugun lehen leporako bidean.
Azken maldak Col des Moines-era bidean.
Azken metroak.
Lepotik Pic des Moines-eko ertza, gaurkoan ez dugu igoko egun luzea bait dugu aurretik.
Lepotik behera begiratuz ikusten genituen maldak, bertatik goaz.
Jaio maldari neurria hartzen.
Lehengo biraketak.
Elurra jolasgarri dago.
Aurrean eguneko bigarren lepoa Casterau mendia eskubialdean duela.
Bertara goaz. Eskubiko mendia Midi D`ossau da.
Foka larruak itsatsi eta eguneko bigarren igoerari ekiteko prestatzen.
Casterauko lepoa eta tontorra.
Tita batean bertan ginen.
Beheruntz genuen ikuspegia.
Eguneko bigarren jeitsieraren erdian.
Casterau mendiko tontorrean zelatariak guri begira genituen.
Lurralde hauetako benetako nagusiak.
Lagun horiei begira, ustegabean, okerreko bidetik joan ginen. Beraz larruak itsatsi eta igoera txiki bat eginez bide egokira itzuli behar izan genuen.
Casterauko lepotik bailarara jeisteko kanal hau topatu behar da.
Jaio Piri-Rider.
Benetako paradisua.
Artzaien etxolak elurpean daude hemen.
Pic Paradis.
Atzera begiratu bat.
Aurreko bailara horrek eramango gaitu Astun aldera itzuliko gaituen lepora.
Paradis tontorra inguratuz gogoz goaz aurrera.
Astuneko lepora eta tontorrera iristen.
Begien aurrean dugu Astuneko tontorra.
Azken izerdi tantak boteaz konturatzerako bertan gara.
Azken sorpresa, tontorrean haizearen eraginez ikeragarrizko kornisak zeudenez...
...jeitsiera txiki baten ostean beste igoera txiki bat egin behar izan genuen...
...zuzenean Astun-eko eski estaziora jeisteko.
Sei orduko itzulia eta gero bagenuen iristeko gogoa.
Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario