domingo, 14 de abril de 2013

PICO SALCORZ 2675mt


2.013ko Apirilak 2.
Salcorz 2675 metro




 Pazko astea jai geneukala ikusirik Araitz Garatas eta biok Benasque aldera joateko asmoa dugu. Garatas aste santuan Andorra eta La Seu de Urgell inguruan ibilia da eta igandean bueltatu ondoren hurrengo egunean bazkaldu ondoren ateratzeko gelditzen gara. Aste santu eta pazko asteko opor konpletoak egin ditu. Bai horixe!!!
Ikusirik astelehena bidaiatzeko eguna dela eta asteartean ez dagoela eguraldiaren iragarpen onik Bielsan gelditzea erabaki dugu eta horrela Benasquerako bidaia xamurragoa egingo zaigu.
Bielsan bertan Wifi-a dagoen taberna batera sartu eta Salcorz mendiaren tracka jeisten dugu zerbezatxo bat hartzen dugun bitartean. 
Bielsa hutsik dago, ez dago inor herrian. Badirudi jendeak hurrengo egunean lanera joateko asmoa duela eta guretzako berriz oporrak orain hasten dira.

 Bielsako tunela baino lehen dagoen elur jausien kontrako horma dagoen lekutik hasten da ibildea. Basoan sartu eta marka txuri-horiei jarraitu behar da. Guk GPSaren tracka jeitsia genuenez ondo moldatu ginen. Malda haundia dago basoan eta lasai hartu beharreko bidea da.

Eguraldiaren iragarpena ez da ona baina lainoek oraindik bailara ez dute tapatu eta gorantz goaz nahiko erritmo onean.

Basoaren erdialdera eskiak jarri eta fokeatzen hasten gara. Bezperan elurra bota du eta jeitsierarekin pentsatuz gorantza goaz.

Piñuetan ikus daiteke bezperan botatako elurra.


Bielsako tuneleko hego sarreratik aukera politak daude goizeko ibilbideak egiteko. Bataillance, Forqueta... desnibel gehiegi akumulatu gabe.

 Basotik irten ondoren berehala hasten dira igoerako maldak gogortzen.


Badirudi eguraldiaren iragarpenak asmatuko duela eta txarrerako joera dauka. Hala ere gu gorantza goaz GPSaren bidea jarraituz. Ez dago galbiderik!!

Lepora heltzeko malda gogortu egiten da eta komeni pioleta eta kranpoiak jartzea. Elurra ondo dago baina badaezpadako neurriak hartzea ondo dago. Lepotik tontorrerako bidea erabat elurtua dago. GPSaren tracka jeitsi genuen wikiloc-eko helbidean agertzen diren argazkiekin ez dute zerikusirik. Hemen mixto tarte asko ikusten ziren baina gure kasuan ez zen horrela gertatu.


Tontorra.


Tontorreko argazkia. Lainoek itxarongo dute!!! Ez dago denbora galtzerik. Jeitsieran disfrutatu beharra dago.

Argazkian ikus daiteke leporako azken igoerak nahiko malda gogorra dela. Ez dauka zailatsunik ibili beharreko materiala soñean badaramagu.


 A ze elurra jeitsieran!!! disfrutatzera!!!


 ...ta segi aurrera!!!



Garatas, erabat gozatzen...


Jeitsierako arrastoak jeitsitako kanalean.


Basoan sartu aurretiko azken biraketak. Basoan eskiatzen jarraitu genuen ahal genduen arte eta ondoren eskiak motxilan jarri eta furgonetan bukatu genuen pazko asteko lehendabiziko ibilbide hau.
Ezagutzen ez genuen bailara bat ezagutu eta aukerak badaudela beste baterako konturatu ginen.
Hurrengo batean bueltatuko gara.
Ta hauxe zan ba dana lagunak!
 Hurrengo ibilbidearen deskribapena Aneto inguruan dagoen Coronas mendiaren ingurukoak izango dira. Hurrenarte!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario