Turon de Neouville 3.035m.
MENDIKO ESKIA BERE OSOTASUNEAN
Col deTourmalet ezagunaren oinetan dagoen Bareges herrixkatik metro gutxitara irteten da Plateau de Lienz-era doan bidea. Bertako aparkaleku txikian ginen ostiral gauerako. Afaldu ta lotara.
Larunbat goizean bertatik abiatu ginen eguneko lehenengo argiekin batera. La Glere-ko aterpera bitarteko bidea bailaran barneratzen hasten da. Hasieran bidexka ez oso malkartsuetatik igaroaz. Bailaran barneratzen dijoan heinean aldapak ere gogortuz dijoaz. La Glere-ko aterpera iristerako 800 bat metrotako garaiera gainditu beharra dago, baina zailtasunek badute saria. Aterpera iritsi bezain pronto agertuko bait zaigu begien aurrean lehenengo mendiko laku ederra, guztiz izoztua. Hemendik tontorrera bitartean gainditu behar diren gainontzeko 700 bat metroetan beste hainbat mendiko laku ikusi eta gainetik gurutzatu ahalko ditugu.
Plateau de Lienz-etik tontorrera 1500m. garaiera gainditu beharra dago guztira baina emandako pauso bakoitzak merezi du inguru honek eskeintzen duen edertasunagatik. Paraje hauek Neouville-eko Erreserba Naturalaren barruan daude.
Plateau de Lienz-etik irteteko prest.
Bidexkan, hasierako maldak lehunak dira
Gerora gogortzen dijoaz eta "buelta-mariak" ugaritzen.
Inguruko tontorrak...
Paisaia izoztuak La Glere-ko aterpera bidean.
Izotza eta La Glere-ko aterpea.
La Glere-ko aterpea laku edo ibon baten gaineko muinoan dago kokatua.
Hau segurua ote da?
Laku izoztuaren gainean.
Bidean...
Bidea aurkitzeko hegoalderuntz joan behar da.
Zorrotz...goruntz...
Bide egokian gaudela erakusten duen itoa lakuaren ertzean.
Atzean Pirineoak...zuri-zuri.
Zetak, zigi-zagan.
Izotzezko bideak.
Azken maldetan...
Goiko ertz horretatik doa tontorrerako bidea.
Tontorra, 3.035metro, atzekaldean Ordesa eta Tallon inguruak.
Tontorreko argazkia.
Orain dator festa...jaitsieran.
Gustora...
Disfrutatuz...
Goiko malda hauetan eskiatzea gozada bat da.
Earki...disfrutatzen...gozatzen...eskiatzen...
Berriro lakuak igarotzen, oraingoan beruntz.
Giratzeko puntuan...
Maldari begira...
Euforia keinuak...
Errekari jarraitzen dio bideak.
Pixkanaka pixkanaka beruntz goaz.
Gure aurretik zebiltzan frantsez batzuen arrastoei segika.
La Glere-ko aterpera gerturatzen.
La Glere-ko aterpea.
Aterperako maldak.
Jolasean...
Udan, aterpe inguruan, gazta eros daiteke.
Arratsaldeko eguzki argitan bailaran beruntz goaz.
Beruntz...
...nekea ageri da.
Azkenerako, bueltako bidea luze egiten da.
Ilargia ere ageri da goitik begira.
Hauxe zan ba dana, lagunak!