jueves, 28 de mayo de 2015

Bidasoako Kontrabandistak



Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea.

2015eko maiatzaren 24tik 27ra.

224 kilometro eta 6400 metro positibo, 4 egunetan.


Bizikleta eta motxila bat soinean, ez da gehiagorik behar.


Askotan esaten dugu ez dela urrutira joan beharrik leku ederrak ezagutzeko, baina, beti gaude kanpora begira. Bateko eta besteko txokoekin amesten...etxean ditugunei jaramonik egin gabe. Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea etxe ondoan dugun altxor bat da, mendi bizikletaz edo oinez egin daitekeena. Nire aukera, mendi bizikletaz lau egunetan burutzea izan da. Ibilbide gogorra da, dituen kilometro kopuruagaitik eta igo beharreko maldengaitik, horri eguraldi euritsua eta hotza gehitzen badiogu, zer esanik ez. 


Gps-rako trakak beraien webgunetik jeitsi daitezke.


Lehenengo eguna:

Hondarribi-Landetxa-Meaka-Erlaitz-San Anton-Aritxulegi-Domiko-Ollargarata-Arantza.
60km eta +2000m.

Lehen kilometroak mendi bizikletaren paradisua dira.


Aritxulegin ordea, eguraldia okertu eta paradisua inpernu txiki bilakatu daiteke.


Gps aparailua beharrezko bihurtzen da lanbro artean ez galtzeko.


Lanbro artean geldialdia.


Bigarren eguna:

Arantza-Elorriaga-Zubieta-Labaien-Udarregi-Mugakosoro-Belate, Arluz-Berroeta-Ziga.
64 km eta +2100m.

Eguna euritsua bada nekezagoa da bidea.


Uso lekua da eta ehiztarien aterpeak erabili daitezke eguralditik babesteko.


Lanbroa eta garaiera batu ezkero, hotza.


Zigako herria, Baztan bailaran.


Hirugarren eguna:

Ziga-Irurita-Etxaide-Beartzun-Basabar-Erratzu-Amaiur-Otsondo-Eskisaroi-Orozko-Etxalar.
56 km eta +1700m.

Hirugarren egunean ere berriz bustitzeko prest.


 Ez dago gure bidea itxiko duen langarik.


 Bada aterperik bidean.


 Amaiurko gazteluaren oroitgarria.


 Egunaren bukaeran egunero egin beharreko lana.


Laugarren eguna:

Etxalar-Lizaieta-Lizuniaga-Landagaineta-Ibardin-Biriatu-Hendaia-Hondarribia.
45 km eta +1000m.

Azken egunean eguzkia gurekin dator.  


Larrun mendiaren magaletan barna ibiliko gara.


 Zu hortik eta ni hemendik...


 Lapurdiko lurretan.


 Biriatuko herrian hirurak beranduegi dira bazkaltzeko.


 Matxurarik ez, arazorik ez.


Lau egunen buruan hasiera puntuan berriz.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!








lunes, 4 de mayo de 2015

Zelatun



Zelatun.

2015 maiatzak 3.

Mendi bizikleta.




Arrazoi garbirik gabe, batzuetan, zentzu askorik gabeko ibilbideak egitera bultzatzen gaitu zerbaitek.
Gustoko dugun pasabide bat dagoelako, bertatik ikusten denak preziorik ez duelako, jetsierak deitzen gaituelako, lekuak miresmena sortzen digulako...auskalo zer den.
Bitarteko bidea tramite hutsa bihurtzen da eta bertara iritsi birtartean ez gaude gustora.
Zelatungo lepoa leku horietako bat da.
Askotan izan gara bertan eta beste horrenbestetan izango garela badakigu.
Zelatunera bizikletaz igotzeko, Iturriotzetik irteten den bidea ez da logikoena, zentzuak Errezil aldetik igotzeko esan beharko liguke...baiña kasu egitea beste kontu bat litzateke.
Igoeran bidearen zati haundienean, bizikleta bizkar gainera jaso behar da eta jeitsieran...hori beste kontu bat da, nork berak ikusi behar...


   Urrunetik, itsas mailatik gatoz.
Guztira 42 kilometro pasa eta 1.000 metroko desnibela irtengo zaigu itzuli osoan. 


Galdutako indarrak berreskuratzeko leku paregabea.
Hona iristeko emandako pedalkada bakoitza ondo ordaindua da.


Hernioko tontorra oinez goazenerako utziko dugu.


Osorik jeitsi gera eta ez da gutxi...




Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!