viernes, 16 de enero de 2015

Auñamendi



Auñamendi, 2507 metro.


2015 urtarrillak 9.


Mendiko eskia.



Auñamendi, beti zorrotz.


Euskaldun askok Euskal Herriko mendirik altuenetzat badute ere, Auñamendi, Nafarroa eta Zuberoako mugetatik at gelditzen da erabat, oso gertu, bai, baina at. Hiru Erregeen Mahaia da altuena, Biarno, Huesca eta Nafarroaren arteko mugan. Biak, mendi bereziak euskaldunontzat.

Egunean bertan joan etorri azkar bat eginez mendiari bixita egiteko aukera baliatu dugu.
Goizean goiz etxetik irten eta iluntzean buelta, di da, nekatuak baina gustora.







Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!



miércoles, 14 de enero de 2015

La Pierre Saint-Martin



La Pierre Saint-Martin.
Arette.

2015 urtarrilak 1

Mendiko eskia


Dozenaka autokarabana Arette-eko aparkalekuan.



Urteari ongi etorria emateko mila modu badirenez, guk gureari eutsi diogu eta elurretara irten gara. Pirineoen hegoaldean elur eskasia dugunez, ipar isurialdera jo dugu, Arette-eko eski estaziora. Eguraldi atsegina, eski estazio eraberritua, elur nahikoa eta entrenamendu apur bat...zer gehiago behar dugu ba urtea ongi hasteko?



Goizeko aurreneko argiekin ekiten diogu pistetan gora.


Arlas mendia, 2044 metro.


Kale itzaletan, goizeko freskuran fokeatzen, Arlas berriz aurreneko argi izpien argitan.


Arlas-eko leporako maldak igotzen handik Arette aldera jeisteko.


Denok bilatzen dugu eskiekin gozatzeko momentua. 


"Nola aldatzen diren gauzak! kamarada." Abesten zuen batek.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!