1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ 2014-5-1
2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE 2014-5-2
Hasierako asmoa ez zen zeharkaldi hau egitea. Hasierako asmoa Vignemale ingurura joatea zen. Pantikosako balneariotik atera eta Clot de la Hount tontorra igo Ledourmerreko korredoretik. Ondoren glaziarra eskiatuz Oulletteseko refugioan lo egin eta hurrengo egunean Pantikosara bueltatu. Aurtengoagatik horrela beharko du, ez bait zait iruditzen ahal izango dugunik. Gogoak bai, baina, behin maiatza hurbiltzearekin batera asteburuak konpromisoz betetzen dira. Sagardo eguna Usurbilen, herrialde arrotzetan egin beharreko kilometradak lagunarekin 40 minutu egon ahal izateko, giza katea... alegia, hurrengo urtean izan beharko duela!!
Eguraldia ere ez zegoen oso ona emanda maiatzeko zubiko lau egunetarako eta aurreneko bi egunetan joatea erabaki genuen. Nora?? gavarnien hasi eta gavarnien bukatuko genuen zeharkaldia egitera, tartean Goriz refugioan (Hotelean) lo eginaz.
Gavarnietik goizeko zazpiretan atera ginen eskiak motxilan genituela. Gavarnie beti bezala, herri berezia da eta beti oroitzapen onak etortzen zaizkit, magia dauka herri honek. Lau urtaroak ederki asko bereizten dira leku honetan eta beti dago zoragarri.
Lehenbiziko geldiunea Espughutteseko refugioan egin genuen eta Swaneko korredoreari begira geratu ginen. Hasierako zatia egiteko moduan zegoela zirudien baina gure helburua ez zenez beste aldera begiratu eta Horquette de alans lepora hurbildu ginen elur txarrarekin. behin lepora iritsita eguzkiak jada gogor jotzen zuen eta eskiak fijaturik ahal genuen azkarren zeharkatu genuen Rouge de la Pailla tontorreko azpikaldeko maldak. Elurra goizeko 10:30 etarko erabat zopaturik zegoen.
Foka larruak berriro jarri eta Tucarroyaruntz abiatu ginen eguzki "galgatan". Tucarroyako kanal erdia eskiak motxilan genituela igo genuen eta gora heltzean bista ikusgarriak daude.
Argazkia Tucarroyako refugiotik aterata dago eta Perdidoren ipar pareta oso osorik ikusten da.
Hemendik lakura jeitsi eta zeharkatu egin genuen inongo arazorik gabe eta Cilindroren lepoaren bila abiatu ginen zerbait jan ondoren. Beheko paretara iristean bide normaletik joan ordez, pixka bat eskubirago dagoen kanal batetik igo ginen. Izotza zegoen eta kranpoi puntak sartuta mendebalderantz jo genuen leporuntz.
Malda gogortzen da azken metroetan eta azken metroak oinez igo genituen.
Behin lepoan zaudelarik Perdidoren igoera normala argi ikus daiteke eta tentazio pixkat ematen du tontorra egiteko baina ordurako 2000m desnibel eginak genituen eta Gorizera jeitsi ginen udaberriko elur gozotan eskiatuz.
Arratsalderako eguraldiak txarrera egingo zuela iragarrita zegoen baina atzeratu egin zen eta atsalde-pasa polita egin genuen refugioan lasa-lasai.
Hurrengo egunerako 30Km/h haizea emana zegoen eta eguraldi txarra zegoen iragarrita. Hau bagenekien baina ez genuena espero zen horren txarra egitea. Guk Gavarniera bueltatu beharra geneukan bai edo bai eta aurrenekoak izan ginen irteten refugiotik. Hemen ez zegoen hainbesteko haizerik eta hegoaldera eguzkia nabari zen. Ez genekien ordea Brecha Rolando inguruan ze nolako haizea egiten zuen. Collado descargador pasa ostean hasi zen egoera aldatzen. Guardak aurreratu zigun ze topatuko genuen baina ez genion kasu gehiegirik egin eta... Brecha Rolandorainoko igoera penagarria izan zen. Haize bortitza, hotza, laino itxi-itxia, elurra aurpegira, bastoia puskatu zitzaidan haize bolada batean Unai gainera erorita eta behin Brecha de Rolando pasata Sarradetseraino jeitsi ginen GPSaren tracka jarraituz. Eskerrak GPSa eraman genuen eta ibilbideak kargaturik geneuzkan, bestela....!!!???
Behin Sarradetseko refugioan lasaitu ederra hartu genuen eta beheruntz jarraitu genuen. Hemen haize gutxiago zebilen eta bisibilitate hobea zegoen. Orduan, eskiak jantzi eta Gavarnie herrira dijoan bidezidorraren bila joan ginen ahal zen gehiena eskiatuz. Hau lasaitua eskiak motxilan jarri genituenean eta bidezidorra hartu genuenean.
Bi egunetako zeharkaldiak politak dira bi egunak onak badira. Bat txarra ateraz gero gazi gozoa geratzen da irteera. Bigarren egunean eguraldiak lagunduko balu Torre Marbore, Casco Marbore edo Taillon egiteko aukera ematen dizu. Baina guk eduki genuen eguraldiarekin hobe herrira jeitsi eta zerbeza bat hartzea.
Hala eta guztiz erabat gomendagarria.
Orotara: 3458m desnibel positibo eta 30,6Km.
Ta GPSaren trackak
1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ
2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE