domingo, 21 de diciembre de 2014

Astun



Mendiko eskia Astungo eski estazioan.

2014 abenduak 13



"The adventures of two Pyrenean goats"




Badirudi elurrak ez duela azaltzeko gogo haundirik eta erori den elur apur horri haize bolada indartsuak gehitzen badizkiogu, ondorioa, eski estazioetan egun dugun egoera da, ireki eta astebetera ixteko zorian. Hori da behintzat Astuneko eski estazioaren egoera.

Mendira irteteko kondizioak hobetu bitartean, dagoenarekin konformatu behar izaten dugunez, Astungo eski estazioko maldetan Kalek etaTroyak  harturiko irudiekin osatu dugu bideoa.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!








viernes, 24 de octubre de 2014

Katakrausk !!!



Katakrausk !!!

2014ko urriak 17.

Andatzan mendi bizikletaz.



Hitzak soberan direnean, irudiak nahikoak dira.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!





miércoles, 15 de octubre de 2014

Orbea Enduro Crew



Orbea Enduro Crew

2014ko urriak 15


Azkenaldian txoko honetan ez dugu kontu askorik argitaratu, ez da geldirik gaudelako ez, beste zeregin batzuetan gabiltzalako baizik...
Bizitzak bere momentuak ditu eta oraingoan lehen guretzat genuen astia ondo betea dugu zeregin haundietan...hala eta guztiz ere kilometro batzuk egin ahal izan ditugu bizikleta gainean.

Sarean zintzilikaturiko bideo batzuk begira genbiltzala, hara non azaldu diren aurpegi eta leku ezagun batzuk, Satxota sagardotegia eta Juan Inaxio Artola soinua joz, Besaide edo ta Anboto.

Orbea etxearekin, Enduro modalitatean konpetitzen dabilen Markel Uriarte Aretxabaldarrak eta bere taldekideek grabaturiko bideoa da.

Txoko honetara orainartean gure ibilerei buruzko historiak ekartzen genituen baina salbuespenak salbuespen, txoko eta aurpegi ezagunak ikusita eta bideo honek duen kalitatea kontuan izanda...hemen duzue ikusgai, merezi du.





Ta hauxe zan ba dena, lagunak!!!!!





miércoles, 13 de agosto de 2014

Puenting



Puenting

Murillo de Gallego

2014ko abuztuak 1



Murillo de Gallegotik Riglos-eko eskalada hormak.


Abuztuaren aurrenean Murillo de Gallego herrian izan gara. Gallego ibaia zeharkatzen duen errepideko zubitik, 25 metroko puenting jauziak egiteko aukera izan dugu.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!




miércoles, 30 de julio de 2014

Espacio BTT Alto Gallego


2014ko uztailak 26.

Mendi bizikleta.


Espacio BTT
Alto Gallego, PIRINEOS.


espacio btt


Sarritan paradisuak milaka kilometroetara irudikatzen ditugu, baina, ongi pentsatuta, asko ditugu etxeko giran, hurbil. Ordu gutxira ditugu gehienetan txoko horiek, eta beraietako bat dugu Pirineoetako Tena bailara. 
Badira bi urte, bertako zenbait lagun elkartu zirela eta mendi bizikletaz gozatzeko hainbat ibilbide prestatu zituztela. Maila guztietako hogei bat ibilbide. Ongi seiñaleztatuak, irteera puntu ezberdinekin, informazio guneekin...lan eskerga egina dute.
Uda oro gerturatzen gara, oraingoan Biescas-etik bi kilometro exkaxera dagoen Gavin-eko kanpinean hartu dugu ostatu.




Larunbat goizean R10 Larrede izeneko ibilbideari ekin genion. Gavineko kanpinetik Biescas-erako bi kilometroak gehi bidegurutze okerren bat hartzeagatik egin beharreko kilometroak kontuan hartuz, 37 kilometroko zeharkaldia atera zitzaigun.


Zati batzuetan lokatzak gurpilak geldiaraztea lortzen zuen.


Bide guztian zehar ikuspegi ezin hobeak ditugu.


Larredeko dorrea.


Bidean bero gehiegi baldin bada, bizikletari lokatz arrastoak kentzeaz gain, nork berak bere buruari ere kendu diezaizkioke.


"Logistika eta operazio gunea" Gavin kanpinean.



Ibilbideei buruzko informazio eta zalantzak argitzeko
ondorengo loturan duzue beharrezko guztia. 




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!






domingo, 8 de junio de 2014

Pic d'estaragne



Pic d'estaragne
3006 metro.

Mendiko eskia udaberrian.




Beroari hies egite aldera, Pirineoetan egon gara. Frantziako lurretan dagoen Neouville-ko erreserba naturalean, zehazki Cap de long-eko laku inguruan.
Luzarorako izango ez bada ere, oraindik badago nahiko elur goietan.
Garai hauetako beroak ez dio elurrari laguntzen eta horrexegatik goizean goiz irten beharra dago goruntz. Eguna argitzerako martxan nengoen, horrela eguerdirako bailarara itzuli eta eguzki ederrean Jaiok eta biok beheko laku inguruan bazkaltzeko plana egin  dugu.




Lerro gorriz jarraituriko bidea ikus daiteke. Bideak ez du aparteko zailtasunik, malda luzeak dira eta garrantzitsuena elurraren egoera zaintzea da, egonkortua egon behar du elur  jauzien arriskua ekiditeko.
Bideoan ikusten dira aurreko egunetan izan diren elur jauziak eta ez dira txantxetan ibiltzekoak. 




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!





miércoles, 28 de mayo de 2014

Dena ez bait da mendia...


Dena ez bait da mendia...

2014ko maiatzak 24.


Negu osoan zehar alkarrekin ibili ondoren badelako zer kontatua eta zer esana, mahaiaren inguruan bildu gara. Joan diren egunetaz eta oraindik ere etortzear direnetaz jardun dugu.
 Ez gaude denok...zaila bait da batzuetan jendea elkartzea...baiña tira.
Konpainia ezin hobean etxeko arkumea landetxearen kontura.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!




jueves, 22 de mayo de 2014

TRANSPIRENAIKA BIZIKLETAZ


TRANSPIRENAIKA BIZIKLETAZ 2009-8-15/30


 
Orain dela bost urte egin genuela transpirenaikako bidea bizikletaz Egoitzek eta biok. Hirugarren egunetik aurrera bi Lasartearrekin elkartu ginen, Iñaki eta Andonirekin eta elkarrekin bukatu genuen. Jendeak udara aprobetxatzen du ibilbide hau egiteko eta agian bati baino gehiagori ondo etorriko zaio bideo muntai hau ikusteko nolakoak diren inguruak.
 

Unai egun bat lehenago atera zen beste lagun batekin (Mikel) eta beraiek pasatzen ziguten informazioa rekorridoa nola izangoz zen adieraziz.

Lotarako leku gehienak hemendik reserbatu genituen eta honek gauza dexente errazten du, egunean bertan lotarako lekua bilatzeko gogo askorik ez bait du ematen eta horrela arratsaldeak lasai ederrean egoten ginen.


Eguraldiak ere lagundu zigun, nahiz eta hasierako egunetan izugarrizko beroa pasa genuen. Baina orokorrean, ezin kexatu!!

 
Hemen daukazue bideo muntaia, ea gustatze zaizuen.

 

https://www.youtube.com/watch?v=Y6BVGF8TT6M








miércoles, 14 de mayo de 2014

GAVARNIE-GORIZ-GAVARNIE ESKI ZEHARKALDIA

1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ 2014-5-1

2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE 2014-5-2

Hasierako asmoa ez zen zeharkaldi hau egitea. Hasierako asmoa Vignemale ingurura joatea zen. Pantikosako balneariotik atera eta Clot de la Hount tontorra igo Ledourmerreko korredoretik. Ondoren glaziarra eskiatuz Oulletteseko refugioan lo egin eta hurrengo egunean Pantikosara bueltatu. Aurtengoagatik horrela beharko du, ez bait zait iruditzen ahal izango dugunik. Gogoak bai, baina, behin maiatza hurbiltzearekin batera asteburuak konpromisoz betetzen dira. Sagardo eguna Usurbilen, herrialde arrotzetan egin beharreko kilometradak lagunarekin 40 minutu egon ahal izateko, giza katea... alegia, hurrengo urtean izan beharko duela!!
Eguraldia ere ez zegoen oso ona emanda maiatzeko zubiko lau egunetarako eta aurreneko bi egunetan joatea erabaki genuen. Nora?? gavarnien hasi eta gavarnien bukatuko genuen zeharkaldia egitera, tartean Goriz refugioan (Hotelean) lo eginaz.

  
Gavarnietik goizeko zazpiretan atera ginen eskiak motxilan genituela. Gavarnie beti bezala, herri berezia da eta beti oroitzapen onak etortzen zaizkit, magia dauka herri honek. Lau urtaroak ederki asko bereizten dira leku honetan eta beti dago zoragarri.
Lehenbiziko geldiunea Espughutteseko refugioan egin genuen eta Swaneko korredoreari begira geratu ginen. Hasierako zatia egiteko moduan zegoela zirudien baina gure helburua ez zenez beste aldera begiratu eta Horquette de alans lepora hurbildu ginen elur txarrarekin. behin lepora iritsita eguzkiak jada gogor jotzen zuen eta eskiak fijaturik ahal genuen azkarren zeharkatu genuen Rouge de la Pailla tontorreko azpikaldeko maldak. Elurra goizeko 10:30 etarko erabat zopaturik zegoen.
Foka larruak berriro jarri eta Tucarroyaruntz abiatu ginen eguzki "galgatan". Tucarroyako kanal erdia eskiak motxilan genituela igo genuen eta gora heltzean bista ikusgarriak daude.
 

Argazkia Tucarroyako refugiotik aterata dago eta Perdidoren ipar pareta oso osorik ikusten da.
Hemendik lakura jeitsi eta zeharkatu egin genuen inongo arazorik gabe eta Cilindroren lepoaren bila abiatu ginen zerbait jan ondoren. Beheko paretara iristean bide normaletik joan ordez, pixka bat eskubirago dagoen kanal batetik igo ginen. Izotza zegoen eta kranpoi puntak sartuta mendebalderantz jo genuen leporuntz.


Malda gogortzen da azken metroetan eta azken metroak oinez igo genituen.
Behin lepoan zaudelarik Perdidoren igoera normala argi ikus daiteke eta tentazio pixkat ematen du tontorra egiteko baina ordurako 2000m desnibel eginak genituen eta Gorizera jeitsi ginen udaberriko elur gozotan eskiatuz.
Arratsalderako eguraldiak txarrera egingo zuela iragarrita zegoen baina atzeratu egin zen eta atsalde-pasa polita egin genuen refugioan lasa-lasai.
Hurrengo egunerako 30Km/h haizea emana zegoen eta eguraldi txarra zegoen iragarrita. Hau bagenekien baina ez genuena espero zen horren txarra egitea. Guk Gavarniera bueltatu beharra geneukan bai edo bai eta aurrenekoak izan ginen irteten refugiotik. Hemen ez zegoen hainbesteko haizerik eta hegoaldera eguzkia nabari zen. Ez genekien ordea Brecha Rolando inguruan ze nolako haizea egiten zuen. Collado descargador pasa ostean hasi zen egoera aldatzen. Guardak aurreratu zigun ze topatuko genuen baina ez genion kasu gehiegirik egin eta... Brecha Rolandorainoko igoera penagarria izan zen. Haize bortitza, hotza, laino itxi-itxia, elurra aurpegira, bastoia puskatu zitzaidan haize bolada batean Unai gainera erorita eta behin Brecha de Rolando pasata Sarradetseraino jeitsi ginen GPSaren tracka jarraituz. Eskerrak GPSa eraman genuen eta ibilbideak kargaturik geneuzkan, bestela....!!!???
 
Behin Sarradetseko refugioan lasaitu ederra hartu genuen eta beheruntz jarraitu genuen. Hemen haize gutxiago zebilen eta bisibilitate hobea zegoen. Orduan, eskiak jantzi eta Gavarnie herrira dijoan bidezidorraren bila joan ginen ahal zen gehiena eskiatuz. Hau lasaitua eskiak motxilan jarri genituenean eta bidezidorra hartu genuenean.
Bi egunetako zeharkaldiak politak dira bi egunak onak badira. Bat txarra ateraz gero gazi gozoa geratzen da irteera. Bigarren egunean eguraldiak lagunduko balu Torre Marbore, Casco Marbore edo Taillon egiteko aukera ematen dizu. Baina guk eduki genuen eguraldiarekin hobe herrira jeitsi eta zerbeza bat hartzea.
Hala eta guztiz erabat gomendagarria.
Orotara: 3458m desnibel positibo eta 30,6Km.



Ta GPSaren trackak

1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ
2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE



 




viernes, 9 de mayo de 2014

REMUÑE-PORTILLON DE OO REFUGIOA-LITEROLA ESKI ZEHARKALDIA

1. EGUNA: REMUÑE-TUSSE REMUÑE-COLLADO INFERIOR DE LITEROLA REFUGIO PORTILLON DE OO 2014-4-17
 
 
2. EGUNA: REFUGIO PORTILLON DE OO-PIC AOUDOUBERT-PICO ROYO-TUC DE LITEROLA 2014-4-18

Aste santuko jai egunak aprobetxatuz benasque inguruetan bi eguneko eski zeharkaldia egin genuen. Eguraldia kontutan edukita aurreneko bi egunak izan ziren egokienak eta hau aprobetxatzearren Remuñetik abiatu ginen Portillon de oo refugioan lo egiteko asmotan. Ibilbide polita bailara barru barruan sarturik. Tusse de remuñe tontorra egin eta gero beste lepo bat igo eta refugiorako jeitsieraz gozatu genuen. Ederra benetan lakurarteko jeitsiera!! gozatuz, altueran elurraren kondizio onak aprobetxatuz!! lakura jeistean ordea, gurutzatu beharra zegoen. Grazi gutxi egin zigun alde batetik bestera zeharkatzeak, baino, etzegoen besterik. Hala eta guztiz, lakuaren gainean zaudela konturatzen zara ia arriskurik ez zegoela. Baino....
Portillon de oo refugioa berriz, zoragarria. Lotarako nahi adina manta, txukuna, jangela handi bat...nabaritzen da frantsesek mendiarekiko beste kultura eta ohiturak dituztela. Hegoaldean egon ezkero, refugio honek, ez luke iraungo dagoen egoeran ezta egun bat bera ere!! Refugio honek neguan ez dauka guardarik eta gu egon ginenean ere oraindik ez zegoen. Norberak eraman behar ditu jana, gosaria...
Arratsaldean ura lortu behar genuen afaritarako eta hurrengo egunerako. Harri artetik zetorren ur zirrinda batean plastikozko botellak betetzen pasa genietuen eguzkia joan arteko azken orduak.
hurrengo egunean, Cap de la Baque tontorrerantz abiatu ginen. Goizeko aurreneko argiuneak aprobetxatuz gorantz abiatu ginen. Tontor hau ez genuen egin. Aldameneko Pic Aoudoubert egin genuen. Lepora heldu eta eskubitara joaten den hertz batetik. II ko pausuak ditu hertz honek.
Ondoren eskiak fijatu eta Cap de la Baque azpiko malda zeharkatu genuen altuera gehiegi ez galtzearren. Berriro foka larruak jarri eta Pico Royo eta Tuc de Literola hirumilako tontorrak egin genituen.
Egunari bukaera emateko berriro eskiak fijatu eta literolako jeitsiera politaz gozatu genuen.
Bi egunetako zeharkaldi erabat gomendagarria!!
Hemen daukazue eginiko bideo muntaia. ea gustatzen zaizuen.


https://www.youtube.com/watch?v=umvwuKcSvCc&feature=player_detailpage







 

sábado, 3 de mayo de 2014

Bisaurin


Bisaurin 2.670 m.

2.014 ko maiatzak 1.

Eski alpinismoa.


Marra gorriz igoeran jarraituriko bidea ageri da.
(argazki hau internetetik hartua da)

Mendian ohikoena eta egokiena lagun artean ibiltzea bada ere, oraingo honetan arauak hautsi eta bakarrik noa. Bisaurin mendiak badu ia ezkutuan gordetzen duen aurpegi bat. Bertara iristeko pare bat orduko bidea egin behar da eta horrexegatik gehienak hego aurpegitik igotzen dira, bide ezagunenetik.
Ipar aurpegi honetarainoko bidea egiten duenak, bailara berri bat du aurrean. Bere gaina Sekus-eko lepoan du eta bertatik abiatzen da igo dudan ertza eta korridorea.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!





miércoles, 16 de abril de 2014

Tablatoko Diagonala



Tablatoko Diagonala mendiko eskiekin.

Apirilak 12

Pantikosako bañu etxetik.





Aspalditik genuen buruan jiraka Tablato mendia zeharkatzen duen bide hau, mendiaren ipar aurpegia eskubitik ezkerreruntz zeharkatzen du oso osorik.
Ez du aparteko zailtasunik, kranpoi eta pioletarekin aski da.
Guk igotzeko erabili dugu korridore hau, baña badira igo ostean bertatik jeisten direnak ere, elurra kondizio egokiean topatu ezkero, akaso hurrengo batean animatuko gara.
Igo ostean ekialdeko lepora jeitsi eta Foratulas ingurutik datorren kordaleko tontorrera igo gara bertatik erortzen den kanal batetik Pantikosako baiñu etxera itzutzeko.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!




miércoles, 19 de marzo de 2014

Bisaurin



Bisaurin eta Puntal Alto del Foraton

Martxoak 8

Mendiko eskia




Asmoak beste batzuk baziren ere, azkenean Bisaurin mendiaren giran pasa genuen eguna. Bisaurin mendia mendiko eskiko klasiko bat da, jada ez dakit zenbat aldiz igoko genuen, baina igotzen dugun aldi bakoitzero, aurreneko igoerak eragin zizkigun bezain sentsazio onak eskaintzen dizkigu.
Eguna borobiltzeko, Bisaurinetik jeitsi ostean, aurrean duen Puntal Alto del foraton igo genuen, bigarren jeitsiera basoko zokoraino luzatuz, bertatik erreka gurutzatu ostean lizarako aterpera itzuliz.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!




sábado, 1 de marzo de 2014

Bandres Karolo 2014


Bandres Karolo Memoriala 2014

Otsailak 22/23

Izaba
Euskal Herria




Urteroko zita ditugu, Altitoy lasterketa eta Bandres-Karolo Memoriala. Bata Luz Saint Sauveur herrian, Frantzian, eta bestea Izaban, Euskal Herrian.
Aitzakia pare bat besterik ez dira lagun taldea elkartu eta gustoko dugun horretan jarduteko.
Ondorengo argazkiak Bandres-Karolo memorialeko larunbateko lasterketakoak dira.


Irteeran jendea jo ta su doa.


Lehen maldetan elur gogorrak igoera zail egiten zuen...


...horrenbeste jende pasatzean gaineko elur hauts urria joan eta azpiko izotza azaleratzen da.


Imanol Zarautz, Troya, lehen igoeran.


 Aurreneko trantsizioa, foka larruak eskietatik kendu...


...botak eta eskietako fijazioak ongi lotu eta behera.


Andoni, berriro foka larruak eskiei itsatsi eta goruntz.


 Mikel lehenengo igoera bukatuta.


Batzuetan errazagoa da eskiak bizkarreratu eta oinez igotzea.


Sokaren laguntzaz, izotz tarte bat eskiekin jeisten, aurrena dagoena Mikel da.


Kontuz jeitsi beharreko lekua.


Egoitz jeitsieraren erdian.


Kale sasoiko, topera.


Lasterketako oinezko zatietako batean.


Mikel leku beretsuan.


Eskiak bizkarrean eta kranpoiak oinetan.


Mikel lasterketako azken metroetan.


Kale helmugaratzen.


Imanol lasterketa bukatu berritan.


Lasterkariak eta argazkilaria...lerro hauek idatzi dituena falta da hemen.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!




miércoles, 29 de enero de 2014

Portalet

Portalet d´Aneu.

2014ko urtarrilak 26.

Mendiko eskia Portalet inguruan.




  
Portalet d´Aneu, Espaiñia eta frantzia arteko mugan dago 1.794 metroko garaieran.
Tena (Huesca) eta Ossau (Bearn) bailarak lotzen ditu bertako errepideak.
Izena inguruan dagoen tontor batetik datorkio, Aneu (2.364 metro) menditik.

Elur jausi arriskua altua denean, malda lasaiak dituenez, leku egokia da eski zeharkaldiak egiteko.
Askotan izan gara bertan, oraingoan bezela, eta ziur ez dela azkena izango.

Egun polita lagunarte hobean.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!






jueves, 16 de enero de 2014

Espelunciecha + Vertice de Anayet + Arroyeras



Mendiko eskia Portalet inguruan,
Espelunciecha, Vertice de Anayet eta Arroyeras mendiak igoaz.

2014ko Urtarrilak 12.

( Arazo batzuk tarteko ezin dira argazkiak haundiagotu )


Kale, Espelunciecha tontorraren mendebaldeko aurpegiaren azpian.
Puntu gorritan igoeran jarraitu genuen bidea.


Eskiak kendu eta kranpoiak jartzen.


Meldebaldeko aurpegian gora, elur gogorretan...


...eskiekin baino hobe kranpoiekin oinez.


Biok leku paretsuan goraka, atzean eskubitara Middi d`ossau mendia dugula.


Mendebaldeko aurpegiari gaiña hartzen...


...agerian dugu gaurko lehendabiziko tontorra.


Espelunciecha-ren tontorrean.
Bion artean ikusten da gaurko bigarren tontorra,
Vertice de Anayet.


Kale tontorrean.


Espelunciecha-ren hego aurpegia eskiatuz jeitsi ostean,
Vertice de Anayet-era goaz.


Kale, atzean Espelunciecha duela.


Vertice de Anayet-eko lepoan.
Hemen ere eskiak bizkarrera...oinez igoko bait gera,...


...gaurko bigarren tontorra zapaltzera.


Kale, Vertice de anayet-eko tontorrean.
Atzean Anayet-eko tontorra ikusten da.


Hemendik aurrera ez dakit hotzak, goseak, nekeak edo zer demontrek eragin zion Unairi baiña argazkiak egiteari utzi zion...bakar batzuk ezik.
Hala ere, aitortu beharra degu, bezperan hiru aldiz esanagatik ere, gutako beste batek bideo kamera txikia etxean ahaztu zuela... ( mea kulpa, ora pronovis... )


Vertice De Anayet-eko tontorretik Arroyeras-eko lepora,
tarteko argazkirik ez degu.


Pico Arroyeras 2.573 metro...


...eguneko hirugarren tontorra.






ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!