lunes, 16 de enero de 2012

2012ko urtarrilak 15 Astunen metroak egiten

Igande Honetan Astunera joatea erabaki genuen, metro batzuk egitera, izan ere Open Altitoy dagoeneko ate joka dugu eta anketan metro batzuk sartu beharra dago.
Larunbat arratsaldean 5-etan geratu giñen Usurbilgo kiroldegi aurrean, Eneko, Kale eta Unai, beti 6-tan geratu izan gara baña oraingoan 5-etan, Kaleri galdetu zergaitia.
Beraz furgonetan sartu eta Astunera abiatu giñen. Jaka-ra iritxi eta bertan afaltzea erabaki genuen, eta makarroi batzuk jan ondoren Astun-era igo giñen. Parkiñean ia esagunik zegoen begiratu eta lotara joan giñen, iratzargailua 7-tan jarri ondoren.
Hurrengo goizean hura zen hotza egiten zuen, izan ere autokarabana erosi eta Zubietan aparkatuta edukitzen duen lagun bat genuen gure artean, bere anderea eta alaba pasiatzeko ekarri duela esaten bait du. Beraz ahal bezain azkar arropak jastera.
Gozaldu ondoren abiatu giñen pistetan metroak egitera, eta batzuk egin genituen, Unai eta Kalek
1.846 metro-tako desnibel positiboa
21,26 km-tako ibilbidia
eta Enekok pixka bat gutxiago 15 km 1300 metro-tako desnibel positiboa, izan ere Kale eta Unai-ek Open Altitoy-ko proban "A" ibilbidea egin behar dute (20km 2200 merto positibo) eta Enekok "B" ibilbidea (10km 1100 metro positibo)









Auxe izan da aste onetan egin duguna hurrengoan gehiago.

2012 urtarrillak 15 Frantziar Pirineoak

Larunbatean, urtarrillak 14, mendian elur guztia izoztua egongo zelakoan Luz-Ardideneko eski estazioan fokeatzea erabaki gendun. Pare bat igoera egin, kafe bat hartu tabernan... lasai, eguna aprobetxatuz.
Arratsaldean Oxygene mendi dendako tipoarekin hitzegiten egon da gero, iganderako plana gomendatu zigun.
Mendian malda gehienak izoztuak egongo zirenez, Bareges-etik abiatu eta Col D´Aoube aldera irekitzen den bailaran sartu. Hego aldera begiratzen duen bailara da eta suerte pixkatekin eguerdiko eguzkiak egunotako izotza zeoze urtuko du.


Hasiera Baregeseko Tournaboup parkiña, pistetatik fokeatzen. Erreka gurutzatu eta segidan errepidetik 200m oinez.


                       Bailaran hasieran elur gutxi eta izotza, eskik bizkarren eta oinez jarraitu ber.






                                                             Garai hauetarako elur gutxi ta harri ugari.




                                                                         Col D´Aubera dijoan bailara.

 
Atzea beiratu eta izotza antzematea.














Urrutira Col D´Aoube, hara guaz.

Lepora iristeko azken maldak igotzen.


Hoixe daba Col D´Aoube.

Elur kornisa.
Earki gatxik!! Eguzkiak urtu dezala beko izotz hoi.


Egoitzen eski berrik, mutilla guztoa ibili zan
Ezkerreko eskian ezkerreta, Col D´Oncet ta tartean Pic D´Oncet.


Esfortzua ta gero eguneko onena, jeitsiera.




Argi izotzetan!!!!





Ezkerrak urrutia estilua ez dan gehiegi antzematen, bestela...



Slalom harri ta izotz artian.

Azken maldak errepideruntz, ta gero eski pistetatik autokarabanerantz.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak.

domingo, 8 de enero de 2012

Memorial Antxon Bandres (Arette) Kronoeskalada

Gaur izan dugu denboraldiko lehen lasterketa, Arette-n, beraz atzo arratsaldean furgoneta hartu eta Arette aldera abiatu giñen, hemendik eguraldi ederrarekin abiatu giñen, baña belaguako La Pierre de San Martin igotzen hasi giñenean Aretteko eski estaziora joateko dena lainotzen hasi zitzaigun, eta pixkat beldurtu giñen, gaur goizean ea ze eguraldi izango genuen...
Arettera iritxi eta dorsala hartzera joan giñen, eta han zebiltzan "makina" guztiak, eta gu tartean. Dorsala hartu eta kafetegian pixka bat egon ondoren afaltzera joan giñen. Makarroi batzuk afaldu ondoren lotara, sakua goraño itxita hotzik ez pasatzeko.
Goizean jeiki eta hotz egiten zuen, beraz bixi bixi arropak jantzi, gozaldu eta materiala pestatu ondoren irteera lekura gerturatu giñen, sobran denbora askorik ez genuela, (beti bezala). Irteera lekuan jarri eta 5 minutura irteera eman zuten, eta han abiatu giñen, bakoitza bere erritmora, Kale aurretik, Eneko bigarren postuan eta Troya hirugarrenean, baña aurreko biak beti begi bixtan zituelarik.
Lasterketan 5,5 km-tan 600metro igo behar genituen, beraz ez zen oso gogorra, baño batzuei bastante gogorra egin zitzaien. Bidea pistetan barrena egin genuen, polita zen eta bukaeran jendea animatzen geneukan, eta haien artean Unai geneukan, eta uraxe izan zen sufrimentuaren amaiera.

Sailkapena:
1: Eneko: 0:58:13
2: Kale: 0:59:26
3: Troya: 1:03:12

Taldeko beste hiru lagunak (Unai, Jaio, eta Egoitz) ez ziren animatu parte hartzera, baña seguru hurrengo lasterketetan, bertan izango direla dena ematen.



















viernes, 6 de enero de 2012

Gabonak Pirineotan

11 egun, 1200 km, Andorra, Vall d'Aran eta Frantziar Pirineotako Bareges bailara. Zergatik? mendian eguraldiak agintzen duelako eta oraingo honetan ez digu aukera askorik eman. Hala ere, eguzki pixkat atera denean lortu dugu tontor batzuk zapaltzea.

2012-1-1 urtea ondo hasteko ze hobia?



Baqueirako Pla de Beret-eko aparkalekuan dena prestatzen habitzeko.
Bart gauean botatako elur pilarekin nola egongo ote dira goiko maldak?
Helburua, Tuc de Parros-eko gailurra, 2727metro.
Danea hiru igoera eta hiru jeitsiera, 1200 metro positibo... earra dakan Jaio!!!
Buzo honekin errexo igotzek, la ostia, hau dek belozidadia!!!!
  1. jeitsiera, izotza, eskiekin baño hobe oinez.
2. igoera, segi ta segi ta segi ta segi...
Leporaino  igo gera ta neikua, hemendik aurrea izotzezko pala txar bat dagonez, tontorra beste baterako. Pitillua bota ta bera, eguneko bigarren jeitsiera eginez.
3. eta eguneko azken igoera beste alde batetik eguna pixkat luzatzeko.

Uuuufff!!!!!..... azkenian.

3. jeitsiera ta eguneko azkena.
 Han, Baqueirako Pla de Beret, pijolandia!

Bi artistak.




2012-1-3
Baqueirako Orriko aparkalekutik atera ta gaurko helburua Tuc de Marimanha-ko gailurra, 2644 metro.
Ibilbide luzea eta bakartia.

Hasiera basotik, Vaciver mendira dijoaztinan arrastoa segituz. Mendi hau iaz egin gendunez, aurten bailaran barrurago sartuko gara, ia bilatzen degun beste mendi hau.
Earra tokatu zait, inor ez aurretik arrastua irekiko dunik...
Bai, bai. Itua bilatu dek, ondo hua, segi zak gora...

Estany bax d'Vaciver.

Helburua ezkerreko tontorra.

 Leporako azkenengo paletara hurbiltzen.

Lepoan eskik utzi ta tontorra zapaltzeko oiñez igo beharra dago arista txiki batetik.
Iepa!!! allatu gea, ta oain onena, jetsiera eskiekin.
Txukuna laga deu lepoko pala...je,je,je.
Disfrutatzeko eguna, elurra ikearriya, eguzkiya tope...earra!!!
Banuuuuaaaaalaa, kendu hai paretik!!!
Ta hauxe zan dana, hurrenarte.