Larunbat arratsaldean 5-etan geratu giñen Usurbilgo kiroldegi aurrean, Eneko, Kale eta Unai, beti 6-tan geratu izan gara baña oraingoan 5-etan, Kaleri galdetu zergaitia.
Beraz furgonetan sartu eta Astunera abiatu giñen. Jaka-ra iritxi eta bertan afaltzea erabaki genuen, eta makarroi batzuk jan ondoren Astun-era igo giñen. Parkiñean ia esagunik zegoen begiratu eta lotara joan giñen, iratzargailua 7-tan jarri ondoren.
Hurrengo goizean hura zen hotza egiten zuen, izan ere autokarabana erosi eta Zubietan aparkatuta edukitzen duen lagun bat genuen gure artean, bere anderea eta alaba pasiatzeko ekarri duela esaten bait du. Beraz ahal bezain azkar arropak jastera.
Gozaldu ondoren abiatu giñen pistetan metroak egitera, eta batzuk egin genituen, Unai eta Kalek
1.846 metro-tako desnibel positiboa
21,26 km-tako ibilbidia
eta Enekok pixka bat gutxiago 15 km 1300 metro-tako desnibel positiboa, izan ere Kale eta Unai-ek Open Altitoy-ko proban "A" ibilbidea egin behar dute (20km 2200 merto positibo) eta Enekok "B" ibilbidea (10km 1100 metro positibo)
Auxe izan da aste onetan egin duguna hurrengoan gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario