jueves, 2 de febrero de 2012

Altitoy 2012 Eski-Alpinismoaren festa

Urtarrileko azken asteburuan, 28 eta 29an, ospatu zen Open Altitoy Frantziar Pirineotako Luz Saint Sauveur herrian. Pirineotako mendiko eskiko probarik alpino eta era berean herrikoiena. Parte hartzaile kopurua ikusi besterik ez dago. 125 bikote A ibilbidean (lasterketa) eta beste 125 bikote B ibilbidean (herrikoia).
Gure artean, 8 lagun animatu giñen parte hartzera, 2 bikote A ibilbidean eta beste 2 bikote B ibilbidean.
Larunbateko saioan eguraldia ona bezain hotza izan genuen eta gorabehera batzuk tarteko denok amaitu genuen. Igandean berriz, eguraldiak okerrera egin eta metro erdiko elur geruzarekin esnatu giñen. Horren aurrean antolakuntzak aurrez prestaturiko ibilbidea baztertu eta azken orduko beste bat antolatu zuen, hasiera herrian bertan ezarriz. Igandeko saioan gutariko bikote bakarrak hartu zuen parte, A ibilbidean, gaiñontzekoak eguraldi aldrebesaren aurrean kafetegirako aukera egin genuen, eta eguraldia ikusiz ez zen aukerarik txarrena izan. 

Larunbateko saioko B ibilbideko korredorearen jeitsiera.
Anbientian sartuta!!!!!


Soka finkoari helduta beherantza.



Igandeko A ibilbideko irteera elurpean.


Mugikorrakin grabatu eta editatutako bideo kaskar bat igandeko saioan.


Altitoy 2012ari buruzko beste bideo batzuk:



<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/SpgwtqxTveM" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>



<iframe width="560" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/ryDGc3kts8c" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario