domingo, 14 de abril de 2013

PICO SALCORZ 2675mt


2.013ko Apirilak 2.
Salcorz 2675 metro




 Pazko astea jai geneukala ikusirik Araitz Garatas eta biok Benasque aldera joateko asmoa dugu. Garatas aste santuan Andorra eta La Seu de Urgell inguruan ibilia da eta igandean bueltatu ondoren hurrengo egunean bazkaldu ondoren ateratzeko gelditzen gara. Aste santu eta pazko asteko opor konpletoak egin ditu. Bai horixe!!!
Ikusirik astelehena bidaiatzeko eguna dela eta asteartean ez dagoela eguraldiaren iragarpen onik Bielsan gelditzea erabaki dugu eta horrela Benasquerako bidaia xamurragoa egingo zaigu.
Bielsan bertan Wifi-a dagoen taberna batera sartu eta Salcorz mendiaren tracka jeisten dugu zerbezatxo bat hartzen dugun bitartean. 
Bielsa hutsik dago, ez dago inor herrian. Badirudi jendeak hurrengo egunean lanera joateko asmoa duela eta guretzako berriz oporrak orain hasten dira.

 Bielsako tunela baino lehen dagoen elur jausien kontrako horma dagoen lekutik hasten da ibildea. Basoan sartu eta marka txuri-horiei jarraitu behar da. Guk GPSaren tracka jeitsia genuenez ondo moldatu ginen. Malda haundia dago basoan eta lasai hartu beharreko bidea da.

Eguraldiaren iragarpena ez da ona baina lainoek oraindik bailara ez dute tapatu eta gorantz goaz nahiko erritmo onean.

Basoaren erdialdera eskiak jarri eta fokeatzen hasten gara. Bezperan elurra bota du eta jeitsierarekin pentsatuz gorantza goaz.

Piñuetan ikus daiteke bezperan botatako elurra.


Bielsako tuneleko hego sarreratik aukera politak daude goizeko ibilbideak egiteko. Bataillance, Forqueta... desnibel gehiegi akumulatu gabe.

 Basotik irten ondoren berehala hasten dira igoerako maldak gogortzen.


Badirudi eguraldiaren iragarpenak asmatuko duela eta txarrerako joera dauka. Hala ere gu gorantza goaz GPSaren bidea jarraituz. Ez dago galbiderik!!

Lepora heltzeko malda gogortu egiten da eta komeni pioleta eta kranpoiak jartzea. Elurra ondo dago baina badaezpadako neurriak hartzea ondo dago. Lepotik tontorrerako bidea erabat elurtua dago. GPSaren tracka jeitsi genuen wikiloc-eko helbidean agertzen diren argazkiekin ez dute zerikusirik. Hemen mixto tarte asko ikusten ziren baina gure kasuan ez zen horrela gertatu.


Tontorra.


Tontorreko argazkia. Lainoek itxarongo dute!!! Ez dago denbora galtzerik. Jeitsieran disfrutatu beharra dago.

Argazkian ikus daiteke leporako azken igoerak nahiko malda gogorra dela. Ez dauka zailatsunik ibili beharreko materiala soñean badaramagu.


 A ze elurra jeitsieran!!! disfrutatzera!!!


 ...ta segi aurrera!!!



Garatas, erabat gozatzen...


Jeitsierako arrastoak jeitsitako kanalean.


Basoan sartu aurretiko azken biraketak. Basoan eskiatzen jarraitu genuen ahal genduen arte eta ondoren eskiak motxilan jarri eta furgonetan bukatu genuen pazko asteko lehendabiziko ibilbide hau.
Ezagutzen ez genuen bailara bat ezagutu eta aukerak badaudela beste baterako konturatu ginen.
Hurrengo batean bueltatuko gara.
Ta hauxe zan ba dana lagunak!
 Hurrengo ibilbidearen deskribapena Aneto inguruan dagoen Coronas mendiaren ingurukoak izango dira. Hurrenarte!!



martes, 9 de abril de 2013

Pic de Belonseiche 2.293m



2013ko apirilak 7.

Zirkularra Astunetik,
Belonseiche mendia igoaz eta Arnousse-eko bailara ezagutuz.





Astuneko eski estazioaren inguruetan egindako azken irteerak sortu zigun zorabioa burutik kendu eziñik genbiltzala, igandean elur hautsez mozkortzeko aukera paregabea genuela ohartu ginen.
Bitan pentsatu gabe, bidean giñen berriro.
Asmoa Belonseiche mendia igo eta Pas de Audas-eko maldetatik behera amiltzea genuen, Arnousse-ko artzaien etxoletara bitartean. Jakin bait bagenekien, elur hautsik baldin bazen nonbait, han izan behar zuela.
Itzulera Mayou-ko lepoko goi lautadaren ezkerraldera kokatzen den Arnousse-ko lepotik egin genuen.



Bezperan botatako elurrarentzat kondiziorik onena, ia zazpi gradu zeropetik.


Atzean Astuneko eski estazioa.


Itzalak argertuz batera hotza bazijoan.


Escalar-eko lakuan geldialdia arropaz arintzeko.


Pas de Audas-eko lepora iristen...nabari da merengea.


Belonseiche-ko tontorrean bada jendea.


Atzean Middi de Ossau.


Pas de Audas-era bueltan, Arnousse aldera jeisteko irrikitan.


Jolas garaia heldu da.


Pas de Audas-etik behera...


...Tomba, Piri-Rider...


...tomba paketon!!!!


Basoan, Arnousse-ko artzain etxoletara bidean...hautsa lepo.


Pinuak, zuhaitz arbastak eta elur hautsaren artean gidatu ezinik.


Iruñea aldeko lagun batzuk, beraien kontakizuna ikusteko klikatu behean.


Basoa ikusgarri zegoen.


Arnousse-ko bailaran artzaien etxoletara bidean.


 Arrastoa irekitzeko lan zikina kendu zigutenak.


Jaio eta Iruñea aldeko bi basapiztiak.


Mayou-ko lepoko goi lautadara iristen.


Arnousse-eko bailarari begiratu panoramiko arraro xamar bat.


Arnousseko lepoan azken jeitsierarako prestatzen.


Eguneko azken maldetan amilduz...


...eguneko azken biraketak ...


...Astunera, errealitatera, bidean.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!






viernes, 5 de abril de 2013

Pic Casterau eta Pic Paradis.


2013ko martxoak 31.

Zirkularra Astunetik,
Casterau eta Paradis mendiak inguratuz.


Gorriz igoerak eta urdinez jeitsierak.
Argazkia Lameteo-ko Jorge Gª Dihinx-ena da.


Ibilbidearen beste argazki bat, kasu honetan airetik eta frantzi aldetik hartua dago.
Argazki hau ere La meteo-ko Jorge Gª Dihinx-ena da.


Egun hauetan ekuazioaren erdia genuen, jai egunak alegia. Beste erdia ez da gure eskuetan izaten. Ekaitzaren osteko barealdia bezala,  hainbat ekaitzen  atzetik igandean egun eguzkitsua izan genuen. Beraz, ekuazioa osatu zen.
Aspaldian genuen buruan bueltaka, Astun-eko eski estaziotik haratago dauden bailaretara salto egitea. Sarritan Pic des Moines-eko lepora heltzean beste aldera erortzen diren maldak begiratzen genituen bertatik jeisteko gogoz, baina bat zela edo bestea zela ez genuen pausoa ematen.
Orain badakigu haratago zer dagoen; mendiko eskiaren paradisua.


Col des Moines-era bidean atzera begiratu bat, lainoak ezkutatzen du Astun-eko eski estazioa.


Egun honetan gainditu beharko dugun lehen leporako bidean.


Azken maldak Col des Moines-era bidean.


Azken metroak.


Lepotik Pic des Moines-eko ertza, gaurkoan ez dugu igoko egun luzea bait dugu aurretik.


Lepotik behera begiratuz ikusten genituen maldak, bertatik goaz.


Jaio maldari neurria hartzen.


Lehengo biraketak.


Elurra jolasgarri dago.


Aurrean eguneko bigarren lepoa Casterau mendia eskubialdean duela.


Bertara goaz. Eskubiko mendia Midi D`ossau da.


Foka larruak itsatsi eta eguneko bigarren igoerari ekiteko prestatzen.


Casterauko lepoa eta tontorra.


Tita batean bertan ginen.


Beheruntz genuen ikuspegia.


Eguneko bigarren jeitsieraren erdian.


Casterau mendiko tontorrean zelatariak guri begira genituen.


Lurralde hauetako benetako nagusiak.


Lagun horiei begira, ustegabean, okerreko bidetik joan ginen. Beraz larruak itsatsi eta igoera txiki bat eginez bide egokira itzuli behar izan genuen.


Casterauko lepotik bailarara jeisteko kanal hau topatu behar da.


Jaio Piri-Rider.


Benetako paradisua.


Artzaien etxolak elurpean daude hemen.


Pic Paradis.


Atzera begiratu bat.


Aurreko bailara horrek eramango gaitu Astun aldera itzuliko gaituen lepora.


Paradis tontorra inguratuz gogoz goaz aurrera.


Astuneko lepora eta tontorrera iristen.


Begien aurrean dugu Astuneko tontorra.


Azken izerdi tantak boteaz konturatzerako bertan gara.


Azken sorpresa, tontorrean haizearen eraginez ikeragarrizko kornisak zeudenez...


...jeitsiera txiki baten ostean beste igoera txiki bat egin behar izan genuen...


...zuzenean Astun-eko eski estaziora jeisteko.


Sei orduko itzulia eta gero bagenuen iristeko gogoa.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!!!