lunes, 2 de abril de 2012

2012-3-31 Pic du Midi Bigorre (2.872 metro).

Ez da tontorrik elegantena, ez.
Tontorrean duen "observatorio-restaurante-zentroastronomiko-merchaindaising-kafetegiak" dena izurratzen du. Pirineotako edozein bazterretatik ikusi daiteke munstroa.
Baiña hainbestetan ikusi ta gero, merezi zuen bixita bat. Batik bat, duen jeitsiera ederragaitik. Pentsa, teleferikoa erabiliz igotako eskiatzaile mordo bat jeisten da bertatik Bareges edo La Mongieko eski pistetara.
Gu Baregesetik abiatu gara, Super Baregeseko aparkalekutik Lac de Oncet aldera igotzeko, jarraian Col de Sencours 2.378m eta Col des Laquets 2.637m aldera jotzeko. Guztira 1.100 bat metroko desnibela garaitu dugu.




SuperBareges, zer du ba superretik?


Nola????? elurrik ez do ta.


Oain bai.............han Midi Bigorre.


Han beran, Bareges-eko eski estazioa dago.


Maldan gora.





Lac de Oncet-era bidean.


Bihatza!!!!!!!!!!








Col de sencours.









Horquete des Laquets



Azkeneko ehun bat metroren faltan boikota egitea okurritu zaigu.
Ez deu munstro hoi zapalduko...

Atzera egin ta hementxe geatu gera begira.


Orain jeitsiera, earrrrrraaaaaaaa!!!!











Eguerdirako elurra baño sopa tankera gehio zun.


Sopa, sopita rikkkaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!


Ta hauxe zan ba dana, lagunak.

2012-3-24 Anieko bira Lescun-etik.

Frantziar Pirineotako Lescun herritik irteten den asfaltaturiko pista batetik iristen da Laberouat-eko aterpera.
Bertara joan gara koadrilla, Laberouat-eko aterpetik irten eta Anieko (2507m) tontorra zapaltzeko asmotan.
Eguraldi onak lagunduta, hego ekialdetik igo gera tontorrera eta jeitsierarako hego mendebalderuntz egin dugu, jarraian ipar paretaren azpira jotzeko. Lepo txiki bat gainditu ta Anieko bira itxi dugu. Orain bailaran behera Laberouat aterpera itzultzea besterik etzaigu falta. Guztira 16 km eta 1400 metro inguruko desnibela gainditu ditugu.




Tontorrera bitarteko argazkirik ez det...............zeingoyou ba?


Bazan jendia tontorrian.


Gizona.......elegantia.


Jeitsieran batzuk oiñez.......


........bestiak berriz eskiatzen.


Aniko ipar pareta.


Eguneko azken leporako igoera.


Jaitsieran geldialdi bat.


Jaio.


Kale.





Bailaran behera, 45 minututan oinez, Laberouat aterpera eta akabo buelta.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak.