2013ko maiatzak 26.
Lizarako aterpearen inguruetan zirkular bat egiteko asmotan joan ginen Etxoko bailarara.
Asmoa Llena del Bozo mendiko tontorra igotzea zen, baina horretarako bide zuzena hartu ordez, Plano de Mistresa bezala ezagutzen den inguruetatik dijoan bide ez ohizko bat aukeratu genuen.
Plano de Mistresatik Bernerako gaina gainditu ostean, Sarrios bailara ezkerretara zabaltzen den lekuan dagoen ertz batera igo nahi genuen, bertara igotzeko 30º eta 45º arteko maldak gainditu behar dira.
Elurra egoera onean aurkitu ezkero, kontu pixkatekin ongi igo daiteke, baina guri aurreko egunetako haizeak izotza agerian jarri zigun bertatik igotzeko aukera kenduz.
Azkenean Bernera eta Sarrios bailaretan eski zeharkaldi bat egiten amaitu genuen, hurrengo batean kitatu beharko dugu Llena del Bozo-rekiko zorra.
Gezi beltzez, buruan genuen ibilbidea, Lizaratik Llena del Bozo alderuntz zirkularra.
Gezi beltzez, buruan genuen ibilbidea, Lizaratik Llena del Bozo alderuntz zirkularra.
Gezi horiz, egin genuena. Puntu horia dagoen lekuan buelta eman genuen izotzagaitik.
Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!
Epa pareja!!!
ResponderEliminarBideua oso polita dek eta oso ondo ikusten dek eginiko buelta. Baina zoritxarrez imajenan kalidadia ez dek oso ona ikusten. Ondo egongo huan arazua konpontzia. Egongo gaiutk eta segi horrela a tope disfrutatzen!!!
Hiepa Mikelonnnn!!!!!
ResponderEliminarBaldakik zeatik dakan kalidade gutxi bideuak??? kontua dek argazki kamera batekin grabatu nila, bakik kablia kruzau da... bai hurrengua saiatuko nauk berdan bezela iten, bideua bideokamerakin ta argazkik argazkikamerakin.....je,je,je,je.
Baña bueno hi ondo ziok, ta ikusteko oaindik nolako elurtia daon baliyo dik.