viernes, 7 de diciembre de 2012

Espelunciecha, ekialdeko korredorea eskiekin. 2012-12-6




Zain geunden eta iritsi da. Eta gogoz gaiñera. Beraz ezin geldirik egon. Lagunari deitu ta ospa.
Oraingoan hirukotea joan gara Formigaleko eski estazio ingurura. Asmo garbirik gabe, iristean ikusi eta erabaki. Haize asko ibili da elurra mugitzen, goiak elur oso gutxirekin daude eta zulo eta sakontasun guztietan elurra pilatua dago. Haizeak ere izotz plakak sortu ditu eta elur-jausi arriskua 3 eta 4 artekoa da.
Gauzak horrela, ezagutzen dugun ingurura jo dugu; Arrolleras, Vertice, Anayet, Espelunciecha......
Azkenean, Espelunciecha (2.396m ) tontorraren inguruan egin degu bira. Anayeteko ibonetatik igo eta ipar-ekialdeko kanaletik jeitsi gara. Egun polita, lasaia.





Aurreneko emozioak...... 





eta sentsazioak.





 Goikaldean elurra haizeak eraman du.





 Azken pala lepora.





 Nola ote dao kanaleko elurra?????








 





Han goian kanala.


Berantza.....bueltako bidea.





Bailaran bera.


Akabo.


Ta, hauxe zan ba dana lagunak.
     
  

miércoles, 31 de octubre de 2012

Andatzara igoera mendi bizikletaz 2012-10-30



Bideo labur bat, proba moduan egiña. Motza, minutu ta erdi besterik ez. Askotan ibiltzen garen Andatza mendian egiña. Kontuan izanda argazki kamera batekin grabatu dudala... onena ikustea.




Ta hauxe zan ba dana lagunak!

domingo, 21 de octubre de 2012

IRUÑEA-ANDOAIN 2012

Aqua Bike BTT.


Andoaingo Leitz-mtb taldeak antolatuta autobuskada bete lagun Iruñeara joan gara. Bertatik bizikletaz Andoainerako bidea egitea da helburua, horretarako Plazaolako trenak egiten zuen bidea jarraitu dugu.
Iragarri bezela, eguraldiak ez digu lagundu, euria, euria eta euria. Baiña eguraldiari aurre egiteko umorea bezelakorik ez da, ta gaurkoan bazen soberan.







Ta hauxe zan ba dana, lagunak!


sábado, 13 de octubre de 2012

Btt Orio inguruan

                       Bideua: http://www.youtube.com/watch?v=D7p8YK_k4nk

                       Track :   http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3374347

 


P.D: kaidak eztia azaltzen, beraz jetxieretan kontuz!!! ez gu ibilitze gean bezela jejejeje

domingo, 16 de septiembre de 2012

DONAU BIKE TRAVEL


Udarako oporrak prestatzen ari ginela, hau egin edo hara jun... liburu bat iritsi zen gure eskuetara. Ez genuen ibilbide hau ezagutzen ta segituan interesa sortu zitzaigun. Europan barrena... 4 herrialde ezberdin... 1.000 kilometro ta piku... ibilbide erraza... landa eremuak... hiri interesgarriak... zerbeza earra...
Arrazoi asko, edo gehiegi, kasu ez egiteko. Nola ba pasatzen utzi aukera hau.
Ta halaxe, konturatzerako bizikletak enpaketatuak genituen.
Uztaila bukaerako hegazkin txartelak erosi ta Stuttgartera salto batean Bilbotik. Han aireportuan bertan bizikletak montatu ta metroa hartuta tren geltokira. Ordu ta hiru laurdenetan, transbordo bat tarteko, Donaueschingenen ginen, sekula entzun gabeko herri txiki hartan. Zergatik han? Bertako lurzorutik datorren surgentzi batetik jaiotzen delako nonbait Danubio ibaia. Gure bidaiaren ardatz nagusia.
Bidaiak 1.400 kilometrotan Danubio ibaia jarraitzen du haran eta bailara ezberdinak elkarrekin lotuz. Lautada bakarti eta amaiteziñak, herri txikiak, artasoro galantak, Regensburg, Passau, Linz, Viena edota Bratislava bezelako hiriak eta guneak zeharkatzen ditu Danubio ibaiak. Bidaia Alemaniko herri txiki batean hasi dugu eta Budapesten, Hungriako hiriburuan amaitu, hamazazpi egun beranduago.


 

hauxe zan ba dana, lagunak.

jueves, 12 de julio de 2012

ALPEAK 2012
(Ekaitzetik ekaitzera)

Neguko elurrak desagertu badira ere, oroimenak hor dirau, hurrengo elurren zain. Jarraian doazen argazkiak aste santuko bueltan, alpetara egiñiko irterako argazkiak dira. Aurrikuspenen gaiñetik eguraldiak agintzen du, ta kasu hontan txarrerako. Pare bat aste han ibili ostean, bi edo hiru eguzki egun soilik izan genituen. Beraz, ezin fundamentuzko irteerarik egin altueran, ta besterik ezean eguneko bueltak eginez konformatu behar izan gendun. Hoi bai, haizea, hotza ta elurrai aurpegi ona jarriz, ze erremeyo.
Aurreneko egunak Chamonix (Frantzia) inguruan pasa genituen, segidan Aostako (Italia) bailarara jotzeko.





































Ta hauxe zan ba dana lagunak!!!!!!!!!!