martes, 15 de enero de 2013

La Val d´Aran 2012/13 Vol: III

Tuc de Parros 2.727metro

2012-12-31



 
Urteko azken egunerako, bailarako mendi klasiko bat aukeratu dugu. Tuc de Parros. Irteera Bakeirako Pla de Beret aparkalekutik egiten da Montgarriko aterpe aldera. Bertara iritsi aurretik ezkerreruntz jo behar da  bailaran gora egiteko. Hemendik aurrera, bailara barruraino jarraituz eta eskubialdera irekitzen den Parroseko zirkualdera joz, hertza gainditzen da tontorra irabaziz. Jeitsiera, tontorretik erortzen den hertz txiki  bat jarraituz egin genuen, bertatik hego-ekialdeko malda eskiatu ahal izan genuen Estanh Nere de Parros izeneko lakuraino. Hemendik gain baterainoko igoera txiki bat eginda bailaraino jeitsi ginen. Eta bailaran, hasierako bidea jarraitu beharrean Cap des Crosos tontorrera egin genuen, beste aldetik zuzenean Bakeirako Pla de Bereteko aparkalekura jeisteko. 



 
Ia kale!!!! Zertan hayaiz???

Montgarri aldetik zakur lerak datoz.

Basotik bailaran barrura goaz.

Bailara bukaeran eskubita jo behar da Parroseko zirkua irekitzen den aldera, hertza irabazteko.

Hertza igotzen.

Une batzuetan  ondo zorrozten da.

     Jarraitu genuen bidearen pasarte bat.


Jeitsiera aurreko arista horretatik egin genuen.

Tontorrera iristen.

Kale gailurrean.

Egoitz gurutzean
.
Biok tontorrean.

Hego ekialdeko maldaruntz doan aristaren hasiera.

Jeitsieran.

Kale.

Goian bi tipo begira, zalantzan...

...azkenean igotako bidetik jeitsi ziren.

Hego ekialdeko maldan.

Earrrraaaaaaaaaaaa.....

Zoooooommmmmm......

 zoooooommmmmm......plusss....

Handik gatoz......earra jeitsiera.

Igoera txiki bat egin ostean  berriz  beruntz...

...bailararaino.

Bailarara iristen.

Eguneko azken igoera.

Urrutian erdi erdian  ikusten den  tontorra da Tuc de Parros eta eskubiko tontor hau berriz Cap des Crosos.

Kale eguneko azken jeitsierarako prest...

...zuzenean Bakeirako Pla de Beret aparkalekura iristeko.






Hauxe zan ba dana, lagunak!

martes, 8 de enero de 2013

La Val d´Aran 2012/13 Vol:II

Solid´Aran
Val d´Arango mendiko eski lasterketa.





2012 abenduaren 29an ospatu zen Val d´Aranean dagoen Bakeirako eski estazioaren inguruetan. Irteera Orriko aparkaleku aurrean kokatu zuten, ibilbidean Saumet eta Vaciver mendiak igo behar ziren. Guztira 1.000 metro inguruko garaiera positiboa gaindituz. Eguraldi ezin hobeak lagunduta guztira 50 bat lagun elkartuko ginen.



Irteera puntua, Orriko aparkalekuaren aurrealdean.

   Kale eta Edurne Pasaban A.R.V.A.n kontrolean.

Kale aurreko puntan...

Jaio lasaiago.

Irteeran denak jo ta su!!!!............aurrerago laiste lasaituko ziran.

Aurreneko maldak pista aldamenetik.

Segidan mendira.

Ibilbidearen erdialdean.

Antolakuntza.

Aurrekaldean Beret-eko gaina.

Tarteko kontroletik igarotzen.


Kale


Egoitz

Azkenengo maldak tontorrera.........gas a tope!!!!!!!

Bidean.

Azken ahaleginak tontorrera iritsi aurretik.

Kontrola igaro eta beruntza.

Tontorretik jeisten.

Jeitsieraren erdialdean.

Azken malden jeitsieran nekea ageri da.

Helmuga igarota...

...denak gustora.

Edurne Pasabanekin argazki bat.




Lasterketaren antolatzaileek eginiko bideoa ikusteko kliklatu hemen.





Ta, hauxe zan ba dana lagunak!


jueves, 3 de enero de 2013

La Val d`Aran 2012/13 Vol:I

Tuc de Vaciver 2.644 metro.




Gabon hauetan herrialde Katalanetan dagoen Aran bailarara gerturatu gara. Negu hasieran ondo elurtuta izaten den bailara da hau eta aukera ugari eskaintzen ditu mendiko eskiko ibilbide ederrak burutzeko. Guk ez dugu aukera galtzen utzi nahi izan eta urtea ongi bukatzeko ahaleginetan jardun gara. Bailaran klasiko diren tontorretako batuk zapaldu ditugu eta laister izen haundiagoa izango duen mendiko eskiko lasterketa batean ere parte hartzeko aukera izan dugu.
Jarraian doazen argazkiak, abenduaren 27an, Tuc de Vaciver (2644m) mendira egindako igoerarenak dira. Hasiera batean Tuc de Rosari eta Tuc de Vaciver mendiak igotzea genituen helburu, baina, haizeak goikaldean elurrak eramanak zituela ikustean norabidea zuzendu eta azken mendi honetara soilik igo ginen.



Kale eta Jaio Bakeirako Orri aparkalekutik abiatu eta aurreneko maldak igotzen.


 Bidea hasieran baso artetik doa.


Eguzkia goiza berotzeko.


Eskubian Tuc de Rosari, haizeak elurra eraman duenez Tuc de Vaciver aldera goaz.


 Arrastoa irekitzen.


Bidean...


Tuc de Vaciver-eko bidearekin lotzeko zeharkaldia.


Tontorrera iristen frantses batzuen aurretik.


Tontorreko argazkia, Kale, Egoitz ta Jaio.


Tontorreko jaitsiera. Argazkiaren goikaldean igoerako arrastoak ageri dira.


Jaio tontorreko palaren jaitsieran.


Jaio.


 Orriko aparkalekura bitarteko azken maldak jaisten.



Ta, hauxe zan ba dana lagunak!