miércoles, 15 de octubre de 2014

Orbea Enduro Crew



Orbea Enduro Crew

2014ko urriak 15


Azkenaldian txoko honetan ez dugu kontu askorik argitaratu, ez da geldirik gaudelako ez, beste zeregin batzuetan gabiltzalako baizik...
Bizitzak bere momentuak ditu eta oraingoan lehen guretzat genuen astia ondo betea dugu zeregin haundietan...hala eta guztiz ere kilometro batzuk egin ahal izan ditugu bizikleta gainean.

Sarean zintzilikaturiko bideo batzuk begira genbiltzala, hara non azaldu diren aurpegi eta leku ezagun batzuk, Satxota sagardotegia eta Juan Inaxio Artola soinua joz, Besaide edo ta Anboto.

Orbea etxearekin, Enduro modalitatean konpetitzen dabilen Markel Uriarte Aretxabaldarrak eta bere taldekideek grabaturiko bideoa da.

Txoko honetara orainartean gure ibilerei buruzko historiak ekartzen genituen baina salbuespenak salbuespen, txoko eta aurpegi ezagunak ikusita eta bideo honek duen kalitatea kontuan izanda...hemen duzue ikusgai, merezi du.





Ta hauxe zan ba dena, lagunak!!!!!





miércoles, 13 de agosto de 2014

Puenting



Puenting

Murillo de Gallego

2014ko abuztuak 1



Murillo de Gallegotik Riglos-eko eskalada hormak.


Abuztuaren aurrenean Murillo de Gallego herrian izan gara. Gallego ibaia zeharkatzen duen errepideko zubitik, 25 metroko puenting jauziak egiteko aukera izan dugu.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!




miércoles, 30 de julio de 2014

Espacio BTT Alto Gallego


2014ko uztailak 26.

Mendi bizikleta.


Espacio BTT
Alto Gallego, PIRINEOS.


espacio btt


Sarritan paradisuak milaka kilometroetara irudikatzen ditugu, baina, ongi pentsatuta, asko ditugu etxeko giran, hurbil. Ordu gutxira ditugu gehienetan txoko horiek, eta beraietako bat dugu Pirineoetako Tena bailara. 
Badira bi urte, bertako zenbait lagun elkartu zirela eta mendi bizikletaz gozatzeko hainbat ibilbide prestatu zituztela. Maila guztietako hogei bat ibilbide. Ongi seiñaleztatuak, irteera puntu ezberdinekin, informazio guneekin...lan eskerga egina dute.
Uda oro gerturatzen gara, oraingoan Biescas-etik bi kilometro exkaxera dagoen Gavin-eko kanpinean hartu dugu ostatu.




Larunbat goizean R10 Larrede izeneko ibilbideari ekin genion. Gavineko kanpinetik Biescas-erako bi kilometroak gehi bidegurutze okerren bat hartzeagatik egin beharreko kilometroak kontuan hartuz, 37 kilometroko zeharkaldia atera zitzaigun.


Zati batzuetan lokatzak gurpilak geldiaraztea lortzen zuen.


Bide guztian zehar ikuspegi ezin hobeak ditugu.


Larredeko dorrea.


Bidean bero gehiegi baldin bada, bizikletari lokatz arrastoak kentzeaz gain, nork berak bere buruari ere kendu diezaizkioke.


"Logistika eta operazio gunea" Gavin kanpinean.



Ibilbideei buruzko informazio eta zalantzak argitzeko
ondorengo loturan duzue beharrezko guztia. 




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!






domingo, 8 de junio de 2014

Pic d'estaragne



Pic d'estaragne
3006 metro.

Mendiko eskia udaberrian.




Beroari hies egite aldera, Pirineoetan egon gara. Frantziako lurretan dagoen Neouville-ko erreserba naturalean, zehazki Cap de long-eko laku inguruan.
Luzarorako izango ez bada ere, oraindik badago nahiko elur goietan.
Garai hauetako beroak ez dio elurrari laguntzen eta horrexegatik goizean goiz irten beharra dago goruntz. Eguna argitzerako martxan nengoen, horrela eguerdirako bailarara itzuli eta eguzki ederrean Jaiok eta biok beheko laku inguruan bazkaltzeko plana egin  dugu.




Lerro gorriz jarraituriko bidea ikus daiteke. Bideak ez du aparteko zailtasunik, malda luzeak dira eta garrantzitsuena elurraren egoera zaintzea da, egonkortua egon behar du elur  jauzien arriskua ekiditeko.
Bideoan ikusten dira aurreko egunetan izan diren elur jauziak eta ez dira txantxetan ibiltzekoak. 




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!





miércoles, 28 de mayo de 2014

Dena ez bait da mendia...


Dena ez bait da mendia...

2014ko maiatzak 24.


Negu osoan zehar alkarrekin ibili ondoren badelako zer kontatua eta zer esana, mahaiaren inguruan bildu gara. Joan diren egunetaz eta oraindik ere etortzear direnetaz jardun dugu.
 Ez gaude denok...zaila bait da batzuetan jendea elkartzea...baiña tira.
Konpainia ezin hobean etxeko arkumea landetxearen kontura.




Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!




jueves, 22 de mayo de 2014

TRANSPIRENAIKA BIZIKLETAZ


TRANSPIRENAIKA BIZIKLETAZ 2009-8-15/30


 
Orain dela bost urte egin genuela transpirenaikako bidea bizikletaz Egoitzek eta biok. Hirugarren egunetik aurrera bi Lasartearrekin elkartu ginen, Iñaki eta Andonirekin eta elkarrekin bukatu genuen. Jendeak udara aprobetxatzen du ibilbide hau egiteko eta agian bati baino gehiagori ondo etorriko zaio bideo muntai hau ikusteko nolakoak diren inguruak.
 

Unai egun bat lehenago atera zen beste lagun batekin (Mikel) eta beraiek pasatzen ziguten informazioa rekorridoa nola izangoz zen adieraziz.

Lotarako leku gehienak hemendik reserbatu genituen eta honek gauza dexente errazten du, egunean bertan lotarako lekua bilatzeko gogo askorik ez bait du ematen eta horrela arratsaldeak lasai ederrean egoten ginen.


Eguraldiak ere lagundu zigun, nahiz eta hasierako egunetan izugarrizko beroa pasa genuen. Baina orokorrean, ezin kexatu!!

 
Hemen daukazue bideo muntaia, ea gustatze zaizuen.

 

https://www.youtube.com/watch?v=Y6BVGF8TT6M








miércoles, 14 de mayo de 2014

GAVARNIE-GORIZ-GAVARNIE ESKI ZEHARKALDIA

1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ 2014-5-1

2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE 2014-5-2

Hasierako asmoa ez zen zeharkaldi hau egitea. Hasierako asmoa Vignemale ingurura joatea zen. Pantikosako balneariotik atera eta Clot de la Hount tontorra igo Ledourmerreko korredoretik. Ondoren glaziarra eskiatuz Oulletteseko refugioan lo egin eta hurrengo egunean Pantikosara bueltatu. Aurtengoagatik horrela beharko du, ez bait zait iruditzen ahal izango dugunik. Gogoak bai, baina, behin maiatza hurbiltzearekin batera asteburuak konpromisoz betetzen dira. Sagardo eguna Usurbilen, herrialde arrotzetan egin beharreko kilometradak lagunarekin 40 minutu egon ahal izateko, giza katea... alegia, hurrengo urtean izan beharko duela!!
Eguraldia ere ez zegoen oso ona emanda maiatzeko zubiko lau egunetarako eta aurreneko bi egunetan joatea erabaki genuen. Nora?? gavarnien hasi eta gavarnien bukatuko genuen zeharkaldia egitera, tartean Goriz refugioan (Hotelean) lo eginaz.

  
Gavarnietik goizeko zazpiretan atera ginen eskiak motxilan genituela. Gavarnie beti bezala, herri berezia da eta beti oroitzapen onak etortzen zaizkit, magia dauka herri honek. Lau urtaroak ederki asko bereizten dira leku honetan eta beti dago zoragarri.
Lehenbiziko geldiunea Espughutteseko refugioan egin genuen eta Swaneko korredoreari begira geratu ginen. Hasierako zatia egiteko moduan zegoela zirudien baina gure helburua ez zenez beste aldera begiratu eta Horquette de alans lepora hurbildu ginen elur txarrarekin. behin lepora iritsita eguzkiak jada gogor jotzen zuen eta eskiak fijaturik ahal genuen azkarren zeharkatu genuen Rouge de la Pailla tontorreko azpikaldeko maldak. Elurra goizeko 10:30 etarko erabat zopaturik zegoen.
Foka larruak berriro jarri eta Tucarroyaruntz abiatu ginen eguzki "galgatan". Tucarroyako kanal erdia eskiak motxilan genituela igo genuen eta gora heltzean bista ikusgarriak daude.
 

Argazkia Tucarroyako refugiotik aterata dago eta Perdidoren ipar pareta oso osorik ikusten da.
Hemendik lakura jeitsi eta zeharkatu egin genuen inongo arazorik gabe eta Cilindroren lepoaren bila abiatu ginen zerbait jan ondoren. Beheko paretara iristean bide normaletik joan ordez, pixka bat eskubirago dagoen kanal batetik igo ginen. Izotza zegoen eta kranpoi puntak sartuta mendebalderantz jo genuen leporuntz.


Malda gogortzen da azken metroetan eta azken metroak oinez igo genituen.
Behin lepoan zaudelarik Perdidoren igoera normala argi ikus daiteke eta tentazio pixkat ematen du tontorra egiteko baina ordurako 2000m desnibel eginak genituen eta Gorizera jeitsi ginen udaberriko elur gozotan eskiatuz.
Arratsalderako eguraldiak txarrera egingo zuela iragarrita zegoen baina atzeratu egin zen eta atsalde-pasa polita egin genuen refugioan lasa-lasai.
Hurrengo egunerako 30Km/h haizea emana zegoen eta eguraldi txarra zegoen iragarrita. Hau bagenekien baina ez genuena espero zen horren txarra egitea. Guk Gavarniera bueltatu beharra geneukan bai edo bai eta aurrenekoak izan ginen irteten refugiotik. Hemen ez zegoen hainbesteko haizerik eta hegoaldera eguzkia nabari zen. Ez genekien ordea Brecha Rolando inguruan ze nolako haizea egiten zuen. Collado descargador pasa ostean hasi zen egoera aldatzen. Guardak aurreratu zigun ze topatuko genuen baina ez genion kasu gehiegirik egin eta... Brecha Rolandorainoko igoera penagarria izan zen. Haize bortitza, hotza, laino itxi-itxia, elurra aurpegira, bastoia puskatu zitzaidan haize bolada batean Unai gainera erorita eta behin Brecha de Rolando pasata Sarradetseraino jeitsi ginen GPSaren tracka jarraituz. Eskerrak GPSa eraman genuen eta ibilbideak kargaturik geneuzkan, bestela....!!!???
 
Behin Sarradetseko refugioan lasaitu ederra hartu genuen eta beheruntz jarraitu genuen. Hemen haize gutxiago zebilen eta bisibilitate hobea zegoen. Orduan, eskiak jantzi eta Gavarnie herrira dijoan bidezidorraren bila joan ginen ahal zen gehiena eskiatuz. Hau lasaitua eskiak motxilan jarri genituenean eta bidezidorra hartu genuenean.
Bi egunetako zeharkaldiak politak dira bi egunak onak badira. Bat txarra ateraz gero gazi gozoa geratzen da irteera. Bigarren egunean eguraldiak lagunduko balu Torre Marbore, Casco Marbore edo Taillon egiteko aukera ematen dizu. Baina guk eduki genuen eguraldiarekin hobe herrira jeitsi eta zerbeza bat hartzea.
Hala eta guztiz erabat gomendagarria.
Orotara: 3458m desnibel positibo eta 30,6Km.



Ta GPSaren trackak

1. EGUNA GAVARNIE-HORQUETTE DE ALANS-TUCARROYA-COLLADO CILINDRO-GORIZ
2. EGUNA GORIZ- COLLADO DEL DESCARGADOR-BRECHA ROLANDO-SARRADETS-GAVARNIE