jueves, 3 de enero de 2013

La Val d`Aran 2012/13 Vol:I

Tuc de Vaciver 2.644 metro.




Gabon hauetan herrialde Katalanetan dagoen Aran bailarara gerturatu gara. Negu hasieran ondo elurtuta izaten den bailara da hau eta aukera ugari eskaintzen ditu mendiko eskiko ibilbide ederrak burutzeko. Guk ez dugu aukera galtzen utzi nahi izan eta urtea ongi bukatzeko ahaleginetan jardun gara. Bailaran klasiko diren tontorretako batuk zapaldu ditugu eta laister izen haundiagoa izango duen mendiko eskiko lasterketa batean ere parte hartzeko aukera izan dugu.
Jarraian doazen argazkiak, abenduaren 27an, Tuc de Vaciver (2644m) mendira egindako igoerarenak dira. Hasiera batean Tuc de Rosari eta Tuc de Vaciver mendiak igotzea genituen helburu, baina, haizeak goikaldean elurrak eramanak zituela ikustean norabidea zuzendu eta azken mendi honetara soilik igo ginen.



Kale eta Jaio Bakeirako Orri aparkalekutik abiatu eta aurreneko maldak igotzen.


 Bidea hasieran baso artetik doa.


Eguzkia goiza berotzeko.


Eskubian Tuc de Rosari, haizeak elurra eraman duenez Tuc de Vaciver aldera goaz.


 Arrastoa irekitzen.


Bidean...


Tuc de Vaciver-eko bidearekin lotzeko zeharkaldia.


Tontorrera iristen frantses batzuen aurretik.


Tontorreko argazkia, Kale, Egoitz ta Jaio.


Tontorreko jaitsiera. Argazkiaren goikaldean igoerako arrastoak ageri dira.


Jaio tontorreko palaren jaitsieran.


Jaio.


 Orriko aparkalekura bitarteko azken maldak jaisten.



Ta, hauxe zan ba dana lagunak!





martes, 25 de diciembre de 2012

Turon de Neouville 3.035m. 2012-12-22


Turon de Neouville 3.035m.
MENDIKO ESKIA BERE OSOTASUNEAN




Col deTourmalet ezagunaren oinetan dagoen Bareges herrixkatik metro gutxitara irteten da Plateau de Lienz-era doan bidea. Bertako aparkaleku txikian ginen ostiral gauerako. Afaldu ta lotara.
Larunbat goizean bertatik abiatu ginen eguneko lehenengo argiekin batera. La Glere-ko aterpera bitarteko bidea bailaran barneratzen hasten da. Hasieran bidexka ez oso malkartsuetatik igaroaz. Bailaran barneratzen dijoan heinean aldapak ere gogortuz dijoaz. La Glere-ko aterpera iristerako 800 bat metrotako garaiera gainditu beharra dago, baina zailtasunek badute saria. Aterpera iritsi bezain pronto agertuko bait zaigu begien aurrean lehenengo mendiko laku ederra, guztiz izoztua. Hemendik tontorrera bitartean gainditu behar diren gainontzeko 700 bat metroetan beste hainbat mendiko laku ikusi eta gainetik gurutzatu ahalko ditugu.
Plateau de Lienz-etik tontorrera 1500m. garaiera gainditu beharra dago guztira baina emandako pauso bakoitzak merezi du inguru honek eskeintzen duen edertasunagatik. Paraje hauek Neouville-eko Erreserba Naturalaren barruan daude.



Plateau de Lienz-etik irteteko prest.


Bidexkan, hasierako maldak lehunak dira


Gerora gogortzen dijoaz eta "buelta-mariak" ugaritzen.


Inguruko tontorrak...


Paisaia izoztuak La Glere-ko aterpera bidean.


Izotza eta La Glere-ko aterpea.


La Glere-ko aterpea laku edo ibon baten gaineko muinoan dago kokatua.


 Hau segurua ote da?


Laku izoztuaren gainean.


Bidean...


Bidea aurkitzeko hegoalderuntz joan behar da.


Zorrotz...goruntz...


Bide egokian gaudela erakusten duen itoa lakuaren ertzean.


Atzean Pirineoak...zuri-zuri.


Zetak, zigi-zagan.


Izotzezko bideak.


Azken maldetan...


Goiko ertz horretatik doa tontorrerako bidea.


Tontorra, 3.035metro, atzekaldean Ordesa eta Tallon inguruak.


Tontorreko argazkia.


Orain dator festa...jaitsieran.


Gustora...


Disfrutatuz...


Goiko malda hauetan eskiatzea gozada bat da.


Earki...disfrutatzen...gozatzen...eskiatzen...


Berriro lakuak igarotzen, oraingoan beruntz.


Giratzeko puntuan...


Maldari begira...


Euforia keinuak...


Errekari jarraitzen dio bideak.


Pixkanaka pixkanaka beruntz goaz.


Gure aurretik zebiltzan frantsez batzuen arrastoei segika.


La Glere-ko aterpera gerturatzen.


La Glere-ko aterpea.


Aterperako maldak.


Jolasean...


Udan, aterpe inguruan, gazta eros daiteke.


Arratsaldeko eguzki argitan bailaran beruntz goaz.


Beruntz...


...nekea ageri da.


Azkenerako, bueltako bidea luze egiten da.


Ilargia ere ageri da goitik begira.



Hauxe zan ba dana, lagunak!