lunes, 19 de agosto de 2013

Aguja del Portalet




2013ko abuztuak 15.

Portaleteko orratza.

5b+
105 metro.




Egun batzuk lehenago Benaske inguruetan ibili ginen eskalatzen, Cerler-eko eski estaziora bidean dagoen sektore batean. Torres de Marfil izeneko paretean jardun ginen. Eskalatu genuen bideak " No te tires que hay cristales" izena du, IV+ eta V+ zailatasuna duena. Guztira 70 metroko luzerarekin eta semi-ekipatua. Gustora jarriko genituzke jarraian eskalada honetako argazkiak baina zoritxarrez argazki kamera hartu genuenean ez ginen jabetu bateriarik ez zuela... 


 Puntu gorriz igo genuen bidea, oso erakargarria.


Indarrak berrituta eta bateriak goraino beteta, Tenako bailararen goikaldean dagoen Portaleteko mendatera jo genuen. Lehenagotik begiz jota genuen bide hau eskalatzeko asmo argiaz. Aguja del Portalet edo hobekiago esanda Portaleteko Orratza, 105 metrotako bidea da, 5b+ zailtasunekoa. Oso ondo ekipatua dagoela esan beharra dago.  





Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!

lunes, 5 de agosto de 2013

Ezkaurre




Ezkaurre Mendia 2.046 metro.

2013ko  uztailaren 26a.

Ipar-Ekialdeko ertza.
( 6 edo 7 ordu, dif IV, 943 metroko desnibela eta guztira 6.400 metro itzulia.)



 Ipar ekialdeko ertzerako bidean, autotik 30/40 minutuko ibilaldia dago.

Jai egun batzuk hartuz, uztailaren 25an Zuriza aldera jo genuen, Argibielako mendatera. Bertan lo egin ostean uztailaren 26an, ostiralez, Ezkaurreko Ipar Ekialdeko ertza eskalatu genuen. Ez da zailtasun handiko ertza, baiña bai luzea eta argi ibili beharrekoa, pasarte bat baiño gehiagotan amildegi bikainak bait ditu. Bidearen zatirik nagusiena "ensamble" moduan egin genuen, aurkitzen genituen iltzeetan aseguratuz edo friend eta fisureroak erabiliz. Gehien zutitzen den zatian, 50 bat metroko luze bat ere egin genuen, txapa pare batekin montatutako reunio batetik. Ondoren, 20 metro inguruko rapela. Hemendik aurrerakoa II. eta III. mailako igoera tontorreraino doazen maldak zapaldu arte.


Bidea zabaldu zutenen materialak hor dirau oraindik.


Hasierako zatian...


Dena ondo hortik???


Ikeragarrizko begiralekua da Zuriza alderuntz...


Ez ditu pasarte zailak, baina bai argi ibili beharrekoak "ensamblen" joan ezkero.


Egun bikainarekin ezin ingurura begiratzeari utzi.


Bidearen erdi aldera pasarte hau gurutzatu beharra dago.


Besoen ordez hegoak banitu...


Derrigorrez egin beharreko  20 bat metroko rapela.


Azken zatiko igoerak, III. mailako pasarte batzuekin.


Tontorrerainoko azken zatiaren aurrean.


Aldapa malkartsuetan bukaerara bidean.


Kosta zaigu, baina azkenean...


...mendia gure oinetan.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!




lunes, 1 de julio de 2013

Pic d'Estaragne.





2013ko ekainak 30


Mendiko eskia.
Pic d'Estaragne 3.006 metroko mendia Lac d'Oredonetik abiatuta.





Neouvielle mendian izan ginenean, orain hamabost egun, denboraldi honetako azken zeharkaldia oraindik iristear zegoela ikusi genuen. Garai hauetarako, gehientsuenak, mendiko eskiak ondo gordeta dituzte baina guk aurtengo denboraldia luzatzeko aukera baliatu dugu.
Orendongo lakua ia 1.900 metroko altueran dago eta bertaraino autoz igo daitekeenez, oraindik elurra gordetzen duten, 3.000 metroko hainbat mendi igotzeko irteera puntu paregabea da, udaberri oro bixitatu beharrekoa. 
2012ko abenduan hasitako denboraldiari 2013ko ekainean eman diogu amaiera, San Nikolasetaik San Pedroetara, jaietatik jaietara, zazpi hilabeteko elurtaldia, bai hoixe.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!



jueves, 27 de junio de 2013

B.T.T. Andatzan



2013ko ekainak 24

B.T.T.

Andatza inguruetan biraka,
beste behin.


 


Bada garaia, dagoeneko uda giroan murgiltzeko...
Egia esan ez dugu keja gehiegirik...
Aurtengo eski denboraldiak egun bikainak oparitu dizkigu eta nola ba kejatu. Oraindik agian azkeneko zeharkaldiren bat ere izango dugu, baina bitartean beste zereginetan jardun beharko dugu...badago aukera !!! 







Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!!




martes, 18 de junio de 2013

Pic du Neouville, 3091 m.



2013ko ekainak 16.
Neouville mendia, Oredongo lakutik mendiko eskiaz.


Askotan plan hoberenak gehiegi aurreikusi gabe sortzen dira, datozen moduan inprobisatuz eta datozen bezala hartuz. Joan den aste hau horrelakoxea izan da, deskantsurako egun batzuk genituen pentsatuta mediterranear itsasoko irla batetan.
Horreraino dena aurrikusi moduan joan zen baina asteari emango genion bukaera bai ez genuela aurretik pentsatua, mediterraneoko ur gardenezko kala eta hondartza zoragarrietatik 24 orduren buruan Pirineoetako 3000ko tontor bat eskiatzera pasa ginen, ederra aldaketa. Aurtengo udaberriak horrelako aukerak eskeintzen ditu, ederra.


Lur muturra...

Ur ezin gardenagoak...

Lasaitasuna...

Paradisua...


Paradisu hontatik ostiral gauean etxeratzean hazi zitzaigun barruko harra oskaka, eguraldia begiratu... elur geruzaren kondizioetaz jakiteko interneten sokormiatu... eta kitto. Larunbateko bazkalosterako bidean ginen berriro. Udaberriko klasiko bat genuen buruan, Neouville, 3.091 metroko mendia.
Lac d`Aubert-eko aparkalekutik irteten da normalean, baina aurtengo elurte haundien ondorioz, beheragoxeago dagoen Lac d`Oredon-go aparkalekutik irten ginen, guztira 1.200 bat metroko desnibela garaituz.
Mendiko eskiko sasoia bukatzear dagoen garai honetan, badirudi jendea azken uneraino gozatzeko asmotan dagoela, ehunen bat izango bait ginen igande goizean Neouville-ko tontorretik pasa ginenak.



Lac d´Aubert-etik gora doazen maldetan...






AUPA RUBEN!!!!!!
Hiretzat ziak eskeinia.
Eutsi goiai ta laister arte.
Besarkada bat.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!










martes, 28 de mayo de 2013

Bal d´Echo.



2013ko maiatzak 26.

Bernera eta Sarrios bailaretan barna.



Lizarako aterpearen inguruetan zirkular bat egiteko asmotan joan ginen Etxoko bailarara.
Asmoa Llena del Bozo mendiko tontorra igotzea zen, baina horretarako bide zuzena hartu ordez, Plano de Mistresa bezala ezagutzen den inguruetatik dijoan bide ez ohizko bat aukeratu genuen.
Plano de Mistresatik Bernerako gaina gainditu ostean, Sarrios bailara ezkerretara zabaltzen den lekuan dagoen ertz batera igo nahi genuen, bertara igotzeko 30º eta 45º arteko maldak gainditu behar dira.
Elurra egoera onean aurkitu ezkero, kontu pixkatekin ongi igo daiteke, baina guri aurreko egunetako haizeak izotza agerian jarri zigun bertatik igotzeko aukera kenduz.
Azkenean Bernera eta Sarrios bailaretan eski zeharkaldi bat egiten amaitu genuen, hurrengo batean kitatu beharko dugu Llena del Bozo-rekiko zorra.





Gezi beltzez, buruan genuen ibilbidea, Lizaratik Llena del Bozo alderuntz zirkularra.
Gezi horiz, egin genuena. Puntu horia dagoen lekuan buelta eman genuen izotzagaitik.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!










jueves, 9 de mayo de 2013

Fenias-eko ertza 2.911 metro.



2.013-ko maiatzak 5.

Pantikosako bainuetxetik, mendiko eskiekin,
1.300 metroko desnibela garaituz.





Larunbateko osteratxoa eta gero, iganderako norabide beretsuko beste igoera bat aukeratzea pentsatu genuen. Hego edo ekialderuntz dauden maldak bilatzen genituen, eguerdiko eguzkiak bigundutako elur gosez eta aukera batzuk aztertu ostean Fenias-eko ertzera dijoan bidea aukeratu genuen. Zehazki, ertzaren erdian aurkitzen den izenik gabeko tontorra geureganatzeko asmotan.
2.911 metroko izenik gabeko tontorra garaitzeko 1.300 metroko desnibela igo behar izan genuen Pantikosako bainuetxetik irtenda.






Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!!!