sábado, 18 de febrero de 2012

2012-02-18 Pico Lariste 2168m

Oraingo honetan, laukotea osatu, eta Hechoko bailaran sartu gara. Lehendik ere ezagutzen genuen tontor bati bisita egiteko asmotan. Pico Lariste, 2168 metro, altuera txikiko tontorra da, baiña Guarrinzako pistatik abiatuta 1100 metro inguruko tartea igo beharra dago. Askotan elur gutxirekin egoten badira ere inguru hauek, elurte on baten atzetik, tontor xume hauek mendiko eskia egiteko eskaintzen dituzten aukerak kontaeziñak dira. 


Hau dek umoria...zerri iteyok parre!!!!


Guarrinzako pistan.




 Jendea aurretik.










Eskubiko tontorra da Pico Lariste.












Hantziok ba!!!


Lepotik tontorrerako azken pala.





Perli.

Jaio.

Tontorrerako azken metroak bukatzen.


Tontorra.


 
Tontorreko argazkia.


Kale jetsierako prest.

Ta bukatzeko jetsierako argazki batzuk.





Ta hauxe zan ba dana, lagunak!

jueves, 2 de febrero de 2012

Altitoy 2012 Eski-Alpinismoaren festa

Urtarrileko azken asteburuan, 28 eta 29an, ospatu zen Open Altitoy Frantziar Pirineotako Luz Saint Sauveur herrian. Pirineotako mendiko eskiko probarik alpino eta era berean herrikoiena. Parte hartzaile kopurua ikusi besterik ez dago. 125 bikote A ibilbidean (lasterketa) eta beste 125 bikote B ibilbidean (herrikoia).
Gure artean, 8 lagun animatu giñen parte hartzera, 2 bikote A ibilbidean eta beste 2 bikote B ibilbidean.
Larunbateko saioan eguraldia ona bezain hotza izan genuen eta gorabehera batzuk tarteko denok amaitu genuen. Igandean berriz, eguraldiak okerrera egin eta metro erdiko elur geruzarekin esnatu giñen. Horren aurrean antolakuntzak aurrez prestaturiko ibilbidea baztertu eta azken orduko beste bat antolatu zuen, hasiera herrian bertan ezarriz. Igandeko saioan gutariko bikote bakarrak hartu zuen parte, A ibilbidean, gaiñontzekoak eguraldi aldrebesaren aurrean kafetegirako aukera egin genuen, eta eguraldia ikusiz ez zen aukerarik txarrena izan. 

Larunbateko saioko B ibilbideko korredorearen jeitsiera.
Anbientian sartuta!!!!!


Soka finkoari helduta beherantza.



Igandeko A ibilbideko irteera elurpean.


Mugikorrakin grabatu eta editatutako bideo kaskar bat igandeko saioan.


Altitoy 2012ari buruzko beste bideo batzuk:



<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/SpgwtqxTveM" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>



<iframe width="560" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/ryDGc3kts8c" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!



lunes, 16 de enero de 2012

2012ko urtarrilak 15 Astunen metroak egiten

Igande Honetan Astunera joatea erabaki genuen, metro batzuk egitera, izan ere Open Altitoy dagoeneko ate joka dugu eta anketan metro batzuk sartu beharra dago.
Larunbat arratsaldean 5-etan geratu giñen Usurbilgo kiroldegi aurrean, Eneko, Kale eta Unai, beti 6-tan geratu izan gara baña oraingoan 5-etan, Kaleri galdetu zergaitia.
Beraz furgonetan sartu eta Astunera abiatu giñen. Jaka-ra iritxi eta bertan afaltzea erabaki genuen, eta makarroi batzuk jan ondoren Astun-era igo giñen. Parkiñean ia esagunik zegoen begiratu eta lotara joan giñen, iratzargailua 7-tan jarri ondoren.
Hurrengo goizean hura zen hotza egiten zuen, izan ere autokarabana erosi eta Zubietan aparkatuta edukitzen duen lagun bat genuen gure artean, bere anderea eta alaba pasiatzeko ekarri duela esaten bait du. Beraz ahal bezain azkar arropak jastera.
Gozaldu ondoren abiatu giñen pistetan metroak egitera, eta batzuk egin genituen, Unai eta Kalek
1.846 metro-tako desnibel positiboa
21,26 km-tako ibilbidia
eta Enekok pixka bat gutxiago 15 km 1300 metro-tako desnibel positiboa, izan ere Kale eta Unai-ek Open Altitoy-ko proban "A" ibilbidea egin behar dute (20km 2200 merto positibo) eta Enekok "B" ibilbidea (10km 1100 metro positibo)









Auxe izan da aste onetan egin duguna hurrengoan gehiago.

2012 urtarrillak 15 Frantziar Pirineoak

Larunbatean, urtarrillak 14, mendian elur guztia izoztua egongo zelakoan Luz-Ardideneko eski estazioan fokeatzea erabaki gendun. Pare bat igoera egin, kafe bat hartu tabernan... lasai, eguna aprobetxatuz.
Arratsaldean Oxygene mendi dendako tipoarekin hitzegiten egon da gero, iganderako plana gomendatu zigun.
Mendian malda gehienak izoztuak egongo zirenez, Bareges-etik abiatu eta Col D´Aoube aldera irekitzen den bailaran sartu. Hego aldera begiratzen duen bailara da eta suerte pixkatekin eguerdiko eguzkiak egunotako izotza zeoze urtuko du.


Hasiera Baregeseko Tournaboup parkiña, pistetatik fokeatzen. Erreka gurutzatu eta segidan errepidetik 200m oinez.


                       Bailaran hasieran elur gutxi eta izotza, eskik bizkarren eta oinez jarraitu ber.






                                                             Garai hauetarako elur gutxi ta harri ugari.




                                                                         Col D´Aubera dijoan bailara.

 
Atzea beiratu eta izotza antzematea.














Urrutira Col D´Aoube, hara guaz.

Lepora iristeko azken maldak igotzen.


Hoixe daba Col D´Aoube.

Elur kornisa.
Earki gatxik!! Eguzkiak urtu dezala beko izotz hoi.


Egoitzen eski berrik, mutilla guztoa ibili zan
Ezkerreko eskian ezkerreta, Col D´Oncet ta tartean Pic D´Oncet.


Esfortzua ta gero eguneko onena, jeitsiera.




Argi izotzetan!!!!





Ezkerrak urrutia estilua ez dan gehiegi antzematen, bestela...



Slalom harri ta izotz artian.

Azken maldak errepideruntz, ta gero eski pistetatik autokarabanerantz.


Ta hauxe zan ba dana, lagunak.